Egoera bat: euskara igogailuan
Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten benetazko egoerak.
1994; Zarautz
Ama, hiru urteko alaba eta emakumezko bizilagun heldua igogailuan gora doaz. Eguraldiaz hitz egin ohi da igogailuan. Baina, tentsioa apurtzeko, haurrak oso lagungarriak dira.
-¿Qué tal en la escuela pequeña?
-(…)
-Igual no te ha entendido, es que nosotros en casa hablamos en vasco.
-Pues ya se va espabilando.
-(…)
Isiltasunaren zamak igogailua ikaragarri moteldu du. Heldu dira hirugarrenera.
-Bueno, adiós.
-Adiós.
Zein lotsatu zen? Zeinek zituen lotsatzeko arrazoiak?
Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten benetazko egoerak.
Zer gertatuko zen, amak espainolez hitz egin ordez emakumezko bizilagun helduari, euskaraz egin izan balio?:
-¿Qué tal en la escuela pequeña?
-(…)
-Beharbada ez zizun ulertuko, ze berak euskeraz egiten du. Egiozu euskeraz…
Hori 1994ean, baina eta 2011ean??nor lotsatzen da edo nor lotsatu beharko litzateke?
Gero eta ziurrago nago belgikako egoera linguistikoa hurbilduko garela emeki emeki. Edo nire desioa izanen ote da bakarrik?
Gure Donostiako etxadian denek zekiten gure etxean euskaraz eta soilik euskaraz egiten genuela eta auzoko inork ez zigun ez guri (seme-alaboi) ezta gure gurasoei halako zabarkeriarik esan, beharbada ongi baino hobeto zekitelako halakorik gure gurasoei esanez gero haiek bereak eta bost erantzungo zizkietela. Asko harritzen nau Zarauzko ama hark bere alaba erdaldun lotsagabe astakirten haren aurrean babestu ez izanak!
bizilagun horri belarrondoko galanta, bi ostiko eta iletatik tiraldi luuuuzea egiteko gogoa etorri zai. Barka, ez da batere demokratikoa, baina zer esatea nahi duzue…