Egoera bat: euskara dendan
Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.
2009; Gasteiz
Unibertsitateko lantxo batzuk inprimatzera doa gaztea auzoko fotokopia denda batera. Esana diote dendan neska euskaldun batek egiten duela lan. Aukera baliatu du hori hala den frogatzeko.
-Egunon.
-(…)
-Orri batzuk inprimatu nahi ditut, pendrivean ekarri ditut.
Dendaria, emakumea da, 30 urte ingurukoa. Ziurrenik lagunak esan dion neska euskalduna. USB lapitza sartu eta ordenagailuaren pantailari bira eman dio artxiboa zein den esateko iradokiz.
-Hau,-atzamarraz- pdf artxiboa eta azken aurrekoa.
-Ondo -eta buruarekin baietz-.
Orrien bila doa eta ekarri dizkio: eskatutako bat faltan eta eskatu gabeko bat soberan.
-Hau ez nuen nahi. Beste hau da -berriz hatzarekin seinalatuz- azken aurrekoa.
Inprimitu dio oraingoan dena, eta, kobratu, denak kobratu dizkio, nahiz eta bat behar ez izan.
-Son tres treinta.
-Tori. Agur.
Alde egin du tentel aurpegiaz dendatik.
Euskaraz ba al zekien? Ulertu ez bazuen, zergatik ez zuen galdetu? Zergatik ez zuen euskara ulergaitz zitzaiola onartu eta erderaz egiteko eskatu?
Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.
Euskara eta euskaldunekiko amorrazioz bizi direlako erdaldun asko, beharbada?