Egoera bat: euskara azokan

AzokaHizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.
1964; Zumaia
Herriko azokan baratzako berdurak saltzen ari da baserriko emakume adinduna. Zumaiar gizon heldu ezagun bat hurbildu zaio saltzaileari erosteko asmoz, eta esan dio:

-Ponme esa lechuga fresca y cincuenta gramos de (…). Baina, ze ai naiz castillanoz?
-(…)
-Bueno, emakumia, Donostian eon naiz astebete ta peau ingo zitzaten.

Gaztelaniaz egin izana eta Donostian izatea harrotzeko kontua al zen 1964an herrietako euskaldunen artean? Kultura izatearen zeinua?

Hizkuntza gutxituen eta normalizatuen arteko harremanek eragiten dituzten egoera errealak.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Egoera bat: euskara azokan”-ri buruz

  • Donostiko Bretxako baserritarren postuan gertatutako egoera erreala, 2011. urtea. Donostiar kalekume tipikoa (bezeroa) eta baserritar euskaldun peto baten arteko elkarrizketa (saltzailea)
    – Egunon! Jarri nazu bi tomate mesedez.
    – ¿Los quieres grandes, pequeños…? Cogelos tú misma y luego te los peso.
    – Bi hauek. Tori. Eta lekak badituzu?
    – Sí. Y están muy buenas, eh!
    – (WTF!?)