“Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri”

“Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri” – 

"Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri"

Iñaki Beobide zendu da. 1934an jaio zen Zumaian, kulturgile, eragile, euskaltzalea, Herri Gogoa disketxea (euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko esanguratsu grabatu zituena) eta Jarrai antzerki taldearen sortzailea (alaba Olatz Beobide aktoreak jarraitu du familian antzerki tradizioa). 2011n Argizaiola saria eman zioten Durangoko Azokan “mende erdian zehar denetariko euskal kultura alorretan egindako lan eskergarengatik”… Euskarazko liburugintzan eta hezkuntzan ere eragile fin (Txillardegi eta Benito del Vallerekin adibidez), Ikuska liburu saila sortu zuen, ETBren sorreran ere parte hartu zuen 80ko hamarkadan, ETB sortzeko proiektuan aholkulari gisa, eta geroago ekoizle lanak egin zituen. Gipuzkoako Diputazioko Dantza, Antzerki eta Ahozko Literaturako arduradun ere izan zen, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkaria ere bai. Euskaltzain urgazlea da. “Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri”, horrela definitu izan du bere jarduna Beobidek. Agur jauna.

“Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri”

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude