Egiazko arazoei so egin dezagun
Egiazko arazoei so egin dezagun –
Laborantza Ganbarak, Enbatan.
Kanboko Herriko Etxean egin den ekintzaren ondotik, ELBk eta Lurzaindiak beren ikuspundua eman nahi dute, komentario guzien artean, usu funtsik gabeko gaur egungo salaketak ikusiz. Damutzen dugu Kanboko aupeza arinki zauritua izan dela atzo gauean, jendarmeriak Kontseilu gelan sartuz hasitako bulkada baten ondorioz, bi orduko saio baketsuaren ostean.
Salatzen ditugu hautetsi zenbaiten erreakzioak, manifestariek nahitako hautetsien kontrako ekintza bortitza egin dutela aipatuz. Damutzen ditugu atzo gauean Devèze jaunaren ustegabeko erortzearen eta beren funtzioa betetzean hautetsiei zuzendutako eta gaitzesten ditugun erasoren arteko nahasketak. Auzapezaren erortzea ustegabekoa izan zen, eta ez zen fisikoki erasotzeko asmorik. Auzapeza ez da ere «larriki zauritua» izan.
Marienia higiezin proiektuaren aurka Kanboko herriko kontseilua oztopatu zuten bart ehun lagun inguruk eta tirabirak egon ziren, auzapezak lurrean amaitu zuen, buruan kolpea hartu eta poliziek atera behar izan zuten.Fiskalak ikerketa abiatuko du.Xehetasunak gure saioan, 15:15etan pic.twitter.com/cJw7ZqmV5J
— Iparraldearen Orena (@Iparralde_orena) April 11, 2024
Askok diote ekintza horrek demokrazia ahultzen duela edo ez duela harreman sanoetara laguntzen.
Manifestariak han ziren atzo sustut Kanboko auzapezak berak oraindik uko egiten dietela elkarrizketa salatzeko. Izan ere, ELB, Lurzaindia eta Ostia 2023 urtearen bukaeran azken herriko kontseilura jin ziren, «demokratikoki» eztabaidatzera, eta aitzineko aldi guzietan bezala, auzapez jaunaren ezezko temati bat baizik lortu ez zuten.
Ukatze demokratikoa dela salatzen duguna, Marienia laborantza-lurra eraikigarri bihurtu zuen PLUren gaiari buruzko elkarrizketa irekiaren eskaeraren kontra egitea da. Alta, Euskal Elkargoak berak bozkatzen zuen, gure ekintza baino egun batzuk lehenago, laborarien aldeko mozio bat («hiri-elkargoak laborari guziei segurtatu nahi die hautetsi guziek laborantzaren elikadura-funtzioari eta lurraren kontserbazioari ematen dioten garrantziaz….»).
Oroitarazteko, auzitegian eramana izan da 2019ko Elkargoaren erabakia, Kanboko PLUaren berrikuspena onartzen duena (CADE, Nahi dugun herria eta Lurzaindia*). Gaur egun, errekurtso hori apelatua da.
Kanboko hautetsiekin eta Euskal Herri Elkargoarekin elkarrizketarako eskaera errepikatzen dugu eta Marieniako laborantxa lurrak salbatzeko eta ez sakrifikatzeko PLUren aldaketa aztertzeko galdegiten dugu!
* Nahi Dugun Herria eta Lurzaindia-rentzat ekin interesa ez die onartua izan