Efren Vazquez, ziztu bizian abiatzeko prest
Denera, 18 karrera izango dituzte Munduko Motoziklismo Txapelketako pilotuek. Lehena, hil honen 20an, Qatarreko Losail zirkuitu ezin ikusgarriagoan. Bertan aritu zen joan den urtean ere, eta ez hori bakarrik; podiumera igo zen aurrenekoz 23 urteko gidaria, hirugarren postuan sailkatu zelako. Iaz bezala, 125 zentimetro kubikotan ariko da, baina beste talde batean, Ajo Sporten, eta derbi markako motorra gobernatuko du. Joan den urteko txapeldunak gidatutakoaren oso antzekoa. Motor horretara egokitzeko garaia du. Beste bizkaitar bat, Herri Torrontegi gorliztarra, txapelketa irabazteko lehiatu zen duela urte batzuk, eta orain, Efreni dagokio Herriri –bere managerra da– lekukoa hartzea. Martxoko GAZTEZULOn elkarrizketatu dugu Efren Vazquez.
Hona hemen solasaldiaren pasarteetako batzuk:
-“Komeria asko bizi izan ditut: 5.000 gidarirekin lehiatu behar izan nuen lehen 22ren arteko toki bat eskuratzeko”
-[Podiumean] “nork bere buruan eten moduko bat egiten du hor goian. Gazigozoa da; oso une pozgarria da, baina, era berean, mementu txarrekin ere gogoratzen zara”.
-“Aurten nota ona ateratzen badugu, ziurrenik 2012 urratsa
–Moto 2 kategoriara igarotzea- emateko urtea izango da”-“Etxekoia naiz, zeharo. Lasterketak eta gero senitartekoekin, neskalagunarekin eta adiskideekin lasai egotea atsegin dut”