Edizio elektronikoak

Edizio elektronikoak –

Edizio elektronikoak

Perbertsio bat aitortuko dizuet, bat gehiago. Ohitura dut Diario de Navarraren edizio elektronikoan irakurleek albisteen harira han eta hemen uzten dituzten iritziak irakurtzeko. Ez da masokismoa. Ez guztiz, bederen. Gustatzen zait jakitea nafar eskuindar arruntak non duen min eta non poz, zerk kezkatzen duen eta zerk lasaitzen. Atzo, adibidez, gisa horretako jendeak Sanchezi eta Txibiteri egozten zien koronabirusaren hedapena, bati Estatuan eta bertzeari Nafarroan. Zergatik? Bertzeak bertze, martxoaren 8ko manifestazioak ez debekatzeagatik, gisa horretara birusari barreiatzeko aukera emanez. Manifestazio horiek halako jendearengan piztu zuten ikara eta amorrazioaren berri jakiteko martxoaren 9ko edizio digitala irakurri beharra zegoen.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko martxoaren 11koa]

Edizio elektronikoak

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.