Edebereak ondo eginda. Nork?

MjQwNw==

Euskal Herrian asko dira baztertuak edota egoera kaskarrean ezinbestez diharduten langileak, edo prekarietatea , edota lan istripuen ondorioz hildakoak edo hilabete amaieraraino nekez heltzen diren pentsiodunak, langabetuak,  edo bestelako familiak, hainbat kasu aipatzearren. Baina gauzak hobeto daudela onartuta ere, nork egin ditu ondo edebereak?

Hainbat politikari presaka hasi dira euren buruei laudorioak botatzen. Aurreko Jaurlaritza dela, Diputazioa dela, udalak direla,… Ez naiz hemen inori merituak kentzen hasiko, baina argi gera dadin gauzak hemen ezberdin  joatearen  meritaua hainbat eragileri dagokiola.

Euskal sindikatuak, autonomoak, langileak, bazterkeriaren aurkako taldeak, ekologistak, mota anitzeko gizarte elkarteak, gure gizartearekiko erne dauden bestelako gizataldeak… guztiok gara Espainarekin alderatuta,  gure Euskal Herriaren egoera anormalaren  errudunak, hauek guztiak dira, Espainatik bereizten gaituztenak, hauek dira gure kalitate marka eta gure anormaltasunaren arrazoia.

Eta orain zer?

Orain,  Espaina aldetik  hango egoera larria dela kausa “elkartasuna” eskatzen digute. Nortzuk eta hainbeste urtetan gure herriko zilegizko askatasun nahi demokratikoak  etengabe arbuiatzen dituzten berberek, estatuko erabateko gehiengoan  oinarrituz gure gehiengo sindikala baztertzu egiten duten Espainako sindikatuek,  gure gizartearekiko eta honen erabakiekiko erabateko errespetu falta erakutsi duen parlamentu espainiarrak , gure euskal gizartea “anormala” dela eta ezinbestez nosmaltasun espainarrera pasatu behar dugula esten diguten alderdi politikoek, orain, hauek guztiek  elkartasuna eskatzen digute. 

Eta elkartasun eza bakarrik erakusterik daukatenek  bezala egiten dute, dekretoz, bortitz. Beraz Euskal Herrian diharduten  Espania mailako sindikatuek eta alderdi politikoek umiltasuna erakutsi beharko lukete, haiengatik izango balitz gure egoera jaun eta jabe diren Espainiakoa bezain negargarria litzatekeelako, eta bide batez  kontuan har dezaten ezin dela esku batekin elkartasuna eskatu eta bestearekin borra eta iraina erabili. Eta  hainbat euskal alderdi politiko, adi, euskal gizarte eragileek eskuak libre utziko balizkiete egoera ez litzatekeelako Espainiakoa baino askoz hobea izango .

Beraz 

Utzi pakean Euskal Herria.

Irudia | Arnasarik gabe | Ion Markel | Creative Commons By SA

Kaixo. Liburuzaina naiz eta komunikazioa, euskara eta "gizarte eragileen ekimenak" ditut gustuko. Zuri?

2 pentsamendu “Edebereak ondo eginda. Nork?”-ri buruz