Ebidentziak matrailak gorritu behar lizkigukeenean. Selekzioaren izenaz

Ebidentziak matrailak gorritu behar lizkigukeenean –

Futbola da masa kirol hedatuena zalantzarik gabe, honen gaineko berriak zabalkuntza izugarria lortzen dute, eta beti da notizia ona Selekzioak nazioarteko partidak jokatzea, datorren 23an “Euskal Selekzioak” Uruguai-ren kontra jokatuko duena modukoak. Oihartzun nahiko polita izan dezake ekimenak, mundu mailan ere, alde batetik Uruguai selekzio potentea delako eta, bestetik, alde biek kirolari oso onak eta ezagunak dituztelako.

Partida honen gainean zerbait gehiago jakin nahian bilatzaileari “euskal selekzioa” ipini diot, eta pantailan zur eta lur utzi nauen irudi hau agertu zait.

Ebidentziak matrailak gorritu behar lizkigukeenean

Berehala, zerbaitek salto egin dit begietara. Arreta sortu didan irudia hobeto enfokatuaz eta ingurukoak garbituaz, azpian ikusten den moduan, hainbat gauzak deitu didate arreta.

Zer ikusten da? 1. Google-k izena aldatu diola selekzioari, Selección de fútbol de Euskadi deitu diola. eta 2. Ikurra ezkutatu egin duela.

Izenari dagokionez, Googlek erdaraz ematen dituenez bilatutakoak (nirean behintzat) sistemak berak egin du itzulpena, “Euskal Selekzio-tik” “Selección de fútbol de Euskadi-ra” eraman du, inork ez dio baimenik eman aldaketa hau egiteko, baina egin egin du. Eta dena biribiltzeko, sistema joan denean “Selección de fútbol de Euskadi” deitu duen selekzioaren erreferentzien bila, zela ez duen topatu ezer izen zehatz horrekin, ikur gabe utzi du.

Hau da ebidentzia, egoera erreala, mundu digital honetan gertatzen dena, eta ez bagara espabilatzen gauza hauek areagotzen joango dira.

Mundu digitalari informazio zehatzak pasa behar zaizkio. Gaurkoz izen eta imajinaren arkitekturan daukagun nahasmenarekin egoera digitala ez da berez ez da zuzenduko, adimen artifizialarekin ere ez. Alperrik egingo ditugu esfortzu izugarriak, nekatu lanean, diruak xahutu, oinarria ez bada konpontzen ez da hobera joango.

Egoera hau ikusita, eta kaotikoa dela frogaturik, inori ez zaizkio matrailak gorritzen? Ebidentziak aurre aurrean jarrita ere?

Izenaren auzia konpontzeko bideak egon badaude, sarri aurkeztu ditut irtenbideak. Landu egin behar dira, besterik ez.

Hainbat aldiz eta hainbat lekutan, ari naiz planteatzen auzia, ia norbait animatzen den guztia aztertzera alderdikeriarik eta aurreiritzirik gabe, herrigintzan, erakutsiz hitz egiten hasi eta lanean ekiteko gai garela. Eta, zela ez, konponbidera iristeko.

 

https://iazkoaga.com/

Ebidentziak matrailak gorritu behar lizkigukeenean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude