Ebaluazioei aurre egiteko, Urertze metodoa
Ebaluazioei aurre egiteko, Urertze metodoa –
Gazteen hezkuntzan, ikasle bakoitzaren irudimena eta askatasuna lantzeko, talde-lana bultzatzea bezain garrantzitsua, banakako lana sustatzea da. Lanen kalitatea eta aniztasuna, modu didaktikoan eta objetiboan baloratu behar dira, baina lanen plazaratzea edo klaseratzea ahaztu egin gabe.
Funtzezko printzipio horietan oinarrituta, idaztea eta kontatzea kontzeptuak lantzeko, metodo honek, irakaskuntzako irakasgai teknikoetako klaseetan, literaturarako denbora tarte txiki bat gordetzea proposatzen du, horrela, ikaslearen irudimena, autoestimua eta hitz egiteko ahalmena indartuz, ikasgai teknikoen kontzeptu abstraktoenak bereganatzeko ahalmena ere finkatzen delako.
Metodo hau praktikan jartzerakoan, umorea erabiltzen bada, emaitzek gorena lortzen dute, izan ere, hauspoak sua indartzea bezain kontu logikoa delako.
…….
Hirurehun eta hamar segundo haiek liburua, Urertze metodoaren adibide praktikoa da, eta Lazunen izariaz liburua, hezkuntzan umorea erabiltzearena.
Urertzeren uberan.blogspot.eus
Ebaluazioei aurre egiteko, Urertze metodoa