EAEko txertaketa plana hezkuntzan

EAEko txertaketa plana hezkuntzan –

Atzo arratsaldean, otsailak 24, Hezkuntza Saileko Lan eta Prebentzio Zerbitzuak urgentziazko bilera batean, txertaketa planaren berri eman zigun. Argibide batzuk eman zizkigun arren, duela pare bat aste exijitu genuen planifikazio integral batetik urruti dago.

EAEko txertaketa plana hezkuntzan

Emandako argibideak:

  • Mutualia txertaketak egiten hasiko da hezkuntza publikoko langileen artean ostiral honetan.
  • Mutua jarriko da ikastetxe publikoekin harremanetan borondatezko eskaintza egiteko goiz edo arratsaldeko txandetan.
  • Haur hezkuntza, hezkuntza laguntzako espezialistak, jangeletako monitoreak eta oro har, musukorik erabiltzen ez duten ikasleekin lan egiten duten kolektiboak izango dira lehentasuna izango dutenak.
  • Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak ikastetxe kontzertatuekin batera hasiko dute txertaketa aurrerago.
  • Urte osoko bakanterik ez duten ordezkoek lanean dauden ikastetxean izena eman badute, ikastetxe horri dagokion txandan txertatuko dituzte.
  • Bajan edo eszedentzian dauden langileak ikastetxera bueltatzen direnean txertaketa eskatzeko eskubidea izango dute.

.

Argitzeko geratzen diren puntuak.

  • 55 urtetik gora duten langileak noiz izango dira txertatuak? Osakidetzaren berrien zain.
  • Langile zaurgarriak?Osakidetzaren berrien zain.
  • Lehentasunik ez duten hezkuntza publikoko langileak? Osakidetzaren berrien zain.

Hezkuntza Sailak galdera horiek argitu behar ditu hezkuntza komunitateko langileok informatuta egoteko eta prozesuaren gardentasuna bermatzeko.

EAEko txertaketa plana hezkuntzan