EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu – 

Greba zikloaren seigarren grebak jarraipen zabala izaten jarraitzen du

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzteAtzokoan Bilboko kaleak mukuru bete zituzten hezkuntza publikoko irakasleek. Manifestazioaren haserako txalo zaparradek eta bukaerako hitz txandaren indarrak erakusten dute irakasleen kolektiboa inoiz baino argiago eta ozenago eskatzen ari direla beraien egunerokoan beharrezkoak diren aldarrikapenak.

Hezkuntza Sailaren jarrera, ordea, grebetan aldarrikatutako eduki gehigarriak mahai gainean ipintzea eta zehaztea eskatu zaionean negoziazioa etetea izan da. Sindikatuok garbi daukagu eszenifikazio eta itxurakeria baten aurrean gaudela. Hezkuntza Sailak badaki, argi eta garbi, zein eduki jarri behar dituen mahai gainean gatazka gainditzeko.

Ulertezina da Hezkuntza Sailak irakasleon lan-baldintzak ez hobetzea, hezkuntza publikoko kalitateak hobera egin dezan. Baina irakasleek argi utzi dute zein den asmoa eta helburu horrekin borrokan tinko jarraituko dute benetako negoziazioa egin arte.

STEILAS, LAB, ELA eta CCOO sindikatuok deitutako grebak jarraipen zabala izan du Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan ikusi den moduan. Izan ere, deitutakoen %75ak babestu du. Hala ere, salatzekoa da beste behin ere Eusko Jaurlaritzak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoak direla eta ehundaka langileri greba eskubidea ukatu zaiela.

Grebaren ziklo honetan “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!” lelopean deitutako mobilizazioan milaka langile ari dira elkartzen, 10.000 irakasletik gora, hain zuzen ere. Milaka langilek salatu dute EAEn Hezkuntza Sailaren jarrera: Hezkuntzako langileon lan-baldintzak okertzen ari dira, Hezkuntza Sailak erabakiak aldebakarrez hartzen ditu eta negoziazioak eduki esanguratsu gabe etengabe luzatzen ditu.

Aurretik burututako grebek eta mobilizazioek mahai negoziatzaileak deitzera eta pauso gutxi batzuk ematera behartu dute Hezkuntza Saila. Argi dago grebak direla Jaurlaritza mugiarazten dutenak. Sindikatuok benetako negoziazio erreala burutu nahi dugu, hitz eta asmo politetatik harago. Edukia, zehaztapena eta konkrezioa behar du balizko akordioak. Beste behin ere, herenegun Hezkuntza Sailaren asmoa negoziaketak irudikatzea izan zen.

Seigarren greba egun honetan ere, irakasleok oso mezu argiak helarazi dizkiote Hezkuntza Sailari:

  • 15 urte direla hitzarmena eguneratu gabe; eta aski dela.
  • Lan zamak arintzea, plantilak gazteberritzeko plan egokia ezartzea, enplegu publikoa kontsolidatu eta bermatzea, eros ahalmena berreskuratzea, lan osasuna zein euskara eta hezkidetza bermatzeko neurriak proposatzeko garaia dela.
  • Ez badago aldarrikapen hauekiko erantzunik grebetan jarraitzeko indarrekin gaudela.

Beraz, Hezkuntza Sailari eduki, zehaztapen eta konkrezioak dituzten mahaiak deitzeko exijitzen diogu. Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da inbertsioa handitzea eta lan baldintzak hobetzea eta eskola publikoa baliabideez hornitzea.

Gaurko egunari jarraipena emanez, bihar Donostiako kaleak hezkuntza publikoko irakaslez betetzeko deia egin dugu sindikatuok.

Irakasleon lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!

EAEko hezkuntza publikoko irakasleek gaur Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleak hartu dituzte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude