EAE hauteskundeak: emaitzak
EAE hauteskundeak: emaitzak –
Euskal Autonomia Erkidegoan abstentzioak irabazi ditu hauteskundeak. Agian pandemia batetik atera ez garenean hauteskundeak antolatzea ez delako ideia onena izan; menturaz, herritarren zati handi batek alderdiekiko lotura galdu duelako. Baina ezin dira atzoko egunaren ondorioak atera faktore hau lehen lerroan jarri gabe.
EAJ indartsu mantendu da. 50.000 boz gutxiago jaso dituzte jeltzaleek, baina boz portzentaian igo egin dira. Herrialde guztietan nagusi, hiriburu guztietan lehen indarra. Nortasun politiko, lurralde anitz eta klase sozial ezberdinetatik edaten duen alderdi hegemonikoa da gaur-gaurkoz.
EH Bildu emaitza oso onak lortzen ari da, eta ez EAEn bakarrik. Nafarroan iaz lortutakoari Ipar EH-ko emaitzak erantsi, eta atzokoa gehitzen badiogu, ikusiko dugu geroz eta herritar gehiagok babesten dutela ezkerreko proiektu subiranista instituzioetan. Abstentzioa igo denean 22.000 boz gehiago jaso dituzte.
Baina badago albiste txar bat EH Bildurentzat: Ahal Duguren emaitza kaskarrak. Inork duela urte batzuk pentsatzen bazuen EHB+Ahal Dugu aliantza batek sorpasoa egin ahal ziola EAJ+PSE aliantzari, ahaztu dezake erabat. Hamaika zatiketek, komunikazio txarrak eta proiektu politiko faltak faktura pasa diote. PSE-EEk makulu lanak egiten jarraitzeko adina babes jaso du, EAEn ez da hori baino gehiago.
VOXek parlamentari bat lortu du, Araban. Nahiz eta batere berri ona ez izan, epe luzerako begiradarekin aztertuz gero ohartuko gara herrialde honetan historikoki unean uneko alderdi ultraeskuindarrak bozkak jaso dituela (UPyD, UA, PP) eta, ez dezagun ahaztu, arabar baten bozak bost bizkaitarrenak bezala balio du. Interesgarriena da abertzaletasuna eta ezkerra poliki eta etengabe ari direla errotzen Araban, eta ultraeskuinarena mugatua eta kasuala den gisan, independentismoaren gorakada tendentzia sozial bat da.
PP+C´s formulak ez du funtzionatu EAEn, ezta hautagaiak ere. Geroz eta babes gutxiago daukate marka horiek hauteskunde autonomikoetan.
Emaitzak herrika (BERRIA)
- Enekoitz Esnaola, BERRIA: EAJk eta PSEk gehiengo osoa lortu dute, eta EH Bildu nabarmen hazi da
- Martxelo Otamendi, BERRIA: Beldurraren abstentzioa
- Garikoitz Goikoetxea, BERRIA: Gehiengoarekin gobernatu ahalko dute EAJk eta PSE-EEk
- NAIZ, editoriala: Mayorías hay de sobra, faltan auténticos acuerdos de país
- Iñaki Iriondo, NAIZ: Inédita hegemonía abertzale y mayoría de izquierdas por el subidón de EH Bildu
- Ramón Sola, NAIZ: EH Bildu salta a su mejor resultado histórico (22), pero PNV y PSE logran mayoría absoluta
- Axier Lopez, ARGIA: EAJ-PSE bikotea beste lau urtez eta indartuta, EH Bilduk bere markarik onena hautsi du
Nolakoak zarete hemengoak,
Artikulu honetan agertzen da “herrialde honetan historikoki unean uneko alderdi ultraeskuindarrak bozkak jaso dituela (UPyD, UA, PP)”.
Beraz, egilearen arabera, UPyD eta PP ultraeskuindarrak dira.
Alabaina, Bildu-ri ez dio eransten “etiketarik”. Eta, ipintzeko badute, ez pentsa ezazue¡: ultraezkertiarra, Batasunoak, proetarrak, gasolineko mutilak, besteak beste.
Denok dakigu nondik datoz, gainera, ez dute nahi iraganarekin kateak moztu.
Abertzaleak gora, baina hotz utzi naute hauteskude hauek. Botoetan gora, baina zertarako? Eusakara maldan behera doan honetan galga jartzeko adinako gogorik ba al dago? Ia 20 urte daramagu gain behera eta ohartu ere ohartu ote dira hondamendiaz? Ez dirudi, kanpainan euskararen arazoa ez da inon ikusi
Abstentzioak nabarmen gora egin duen une honetan ondorio biribilegiak atera nahi direla uste dut: ausartegia eta arriskutsuegia deritzot. Adibidez, “geroz eta herritar gehiagok babesten dutela ezkerreko proiektu subiranista instituzioetan” baieztapena ez dut argi ikusten egia ala gezurra den. Zein boto-emaile geratu da etxean? Non igo da abstentzioa? Zergatik? Galdera horiek erantzun beharko genituzke. Pandemia aurreko urteetan ere parte-hartzea txikitzen joan da; beraz, zer handitu da, “ezkerreko proiektu subiranista instituzioetan” edo politikakeriarekiko nazka/ mesfidantza? Honako honetan beste arrazoi batzuk ere egon dira, dudarik gabe. Edonola ere, uste dut parte-hartzearen joera beherakorra iraultzea izan behar dela alderdien lehentasuna eta horretarako hauteskunde hauetan egon den politikakeria alde batera utzi behar da. Politikari sinesgarritasuna eman behar zaio. Zentzu horretan, ez naiz batere baikorra. Erratuta egon nahi nuke.
Karmelo Landak Argian:
“Baina galderak hor dirau: garaipena lortu duzu helburuak bete dituzulako? Ala, aldiz, helburuak aldatu dituzu garaipena lortzen jarraitu ahal izateko?”
EAJri luzatutako galdera da, baina EH Bildurentzat ere balio duelakoan nago.
(https://www.argia.eus/albistea/non-dago-baina-zure-garaipena) :