E20: Lan, bizi eta harrera duina
Lan bizi eta harrera duina –
Ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Eskuin muturraren gorakadaren testuinguruan, non gorroto diskurtsoek, arrazakeriak, militarismoak, nekropolitikek, mugen kanporatzeak eta Migrazio eta Asilo Itunaren onarpenak gizarte bezala interpelatzen gaituen, ELAko militanteok, kontrabotere sindikatuko kide gisa, inoiz baino gehiago hartu behar dugu errefuxiatuen aldeko eta antiarrazismoaren aldeko konpromisoa.
Duela egun batzuk Silvia Zúnica aktibista nikaraguarrak honakoa esan zigun: “Egunero ikusten ditugu politika nazionalean eta nazioartekoan gorroto krimenak, gure giza eskubideak aitortzen ez dituzten politika publikoak, prekarietatean ikusezin bihurtutako bazterretan mantentzen gaituztenak”. Bizitzak erdigunean jartzeaz ari garenean, bizitza guztiei buruz ari gara, kontrabotererantz egin behar dugu gure kide migratu eta arrazializatuen eskutik. Katia Henríquez ELAkideak dioen bezala, “ez naiz arrazista” esatearekin ez da ezer konpontzen, ekintzak behar dira, arrazismoaren aurkako urratsak eman behar ditugu.
Era berean, asilorako eskubideaz hitz egitearekin ez da nahikoa, erreparazioa zein dekolonialtasunaz ere hitz egin behar dugu. Ez da integrazioa edo herrialde batean bizitzen “uztea”, herrialde horretan duintasunez bizi ahal izateko baldintzak ezartzea baizik. Mireia Perea Kolonbiako errefuxiatua eta Giza Eskubideen aktibistak azaldu digunez, asilorako eskubidea bermatzeak pertsona askoren bizitza salba dezake, baina ez da soilik iritsieran zentratu behar, gizartearen laguntza eta ulermenerako sare bat sortu behar da, ez du ezertarako balio botere eskema berberak erreproduzitzeak. Atzerritarritartasun Legea indargabetu behar dugu, eta harrera komunitateak sortu.
Pertsona migratuak dira, emakumeekin batera, lan prekarioenak eta esplotazio handiena pairatzen dutenak, behin-behinekotasun eta partzialtasun tasa handienak dituztenak (lan merkatura sartzea lortzen duten kasuetan). Horregatik guztiagatik, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu arrazakeriaren aurkako sindikalismo baterantz aurrera egitea. Herriz herri, enpresaz enpresa. Guztion artean, baina batez ere militante migratuekin edota pertsona arrazializatuekin. Kontraboteretik arrazismoaren aurka.
Gaur, Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, bide seguruak aldarrikatzen ditugu. Atzerritartasun Legea indargabetu. Asiloa eskubidea da, ez pribilegioa. Eskubide guztiak pertsona guztientzat.
Ez zarete konturatzen migrazio erdardun masiboa euskal kultura eta hizkuntzarentzat zama jasanezina dela?
Zenbat eta migrazio gehiago, euskaltzaleok baztertuago eta ahulago.
Migratzaileek euren jatorriko herrietatik borrokatu behar dute, ez gurea inbaditu.
Euskaldunak desagertzera garamatzazue zuen politika suizida hauekin. Etorkizunean, negarrak eta malkoak, baina jada, alperrik.
Duimtasuna euskaldunok ere beharko dugu ba! Argi gorri guziak piztu dira: ziztu bizian hizkuntza zulora, espainol koloniasmo bortitza gainean, gazteria gero eta espainolago, berekoikeria zabalena…
Duimtasuna behar dugu lehenik gure herri mixerable honentzat
Lehendabizi definí dezagun nor den errefuxiatua