Duela 14 urte kontatu izan bazenit…
Duela 14 urte kontatu bazenit hemen izango ginena, historiak horrela zuela segiko, agian beste bideren batetik egingo genukeen ihes. Baina jakina da, jende oro dela jakintsu aurrez ikusiz gertatuko dena. Ezin baita. Eta orain berriz ezinezkoan saiatzera bada, zein bidezidor aukeratu, gertatuak gertatu, zer gertatzea nahi dugun aintzat harturik hemendik 14 urtera.
Lehenengo mahatsa
Duela 14 urte kontatu bazenit Euskal Preso Politikoen Kolektiboak euren jarduera politikoaren ondorioz, gatazka politikoan izandako ondorioekiko erantzunkizun osoa eta euretako bakoitzaren erantzunkizuna aztertzea onartuko zuela, eta etxeratzea lege-baliabideekin gauzatzea ontzat emango zuela, txoro haizearekin zenbiltzala pentsatuko nukeen.
Bigarren mahatsa
Kontatu bazenit gero, hori gertatu baino dezente lehenago ezker abertzalea, EA eta IUko sektore disidente bat eskutik joango zirena hauteskundeetan, barreka hasiko nintzatekeen, zure umore beltza goraipatzen, lausenguka. Ezin gainditu halakorik!
Hirugarren mahatsa
Baina gero esan bazenit, biak baino lehen, ETAk aldebakarreko balentriaz, eta trukean ezer lortu gabe, borroka armatuari behin betiko uko egingo ziona, zinez kezkatzen hasiko nintzatekeen zeure osasunaz.
Laugarren mahatsa
Duela 14 urte kontatu bazenit Eskoziak autodeterminazioa erdietsiko zuena, eta Herrialde Katalanetan subiranotasunaren eta independentziaren aldeko frente erraldoi bat osotuko zutena, eta gu bitartean mukiak jaten egongo ginela, lurraldetasunaz eztabaidan… ni ere gaixotuko nintzatekeen kolpez.
Bosgarren mahatsa
Duela 14 urte kontatu bazenit hori dena gertatu bitartean, errendizioaren erdian, Arnaldo Otegi oraindik kartzelan egonen zena guk 12 mahatsak jateko saiakera egin bitartean… ixiltzeko erregutuko nizukeen uzkurtuta.
Seigarrenean kaput. Kontrako eztarrira.
Jakina da, jende oro dela jakintsu aurrez ikusiz gertatuko dena. Baina duela 14 urte kontatu bazenit hemen izango ginena, historiak horrela zuela segiko, agian beste bideren batetik egingo genukeen ihes. Eta ez nintzatekeen seigarren mahatsetik pasako, segur izan.
Mahats hoiek independentista epel batzuk besterik ez dira XD
Urte barri on danoi!
Estrategiaren gabezia hori erakartzen du. Ez da garaia negarra egiteko erresistentzia antolatzeko baizik. Hortarako ez dagoen lidergorik herri hontan antolatu behar dugu. Baldintzak badaude, herria badago. Aurre ere bi estatu atzerritar eta zapaltzaile daude, bere kolonoekin eta zoritxarrez kolaboratzaile indigenekin ere. Hauek denek entsailatuko dute guk inperialismotik ez ateratzea, bere legetan jarraitzea, bere hauteeskunde ilegaletan parte hartzea, beren sistema edukatiboa eta ideologikoa ihes ez egitea, bere biolentzia armatuaren menpe egotea eta onartzea, bere zergak lapurtzaileak ordaintzea jarraitu. Guk, herriak, okupatuak sentitzen garenok, orain dela asko ulertu dugu independentzia eta herriaren boterea soilik berreskuratu dezakegu estatu okupanteen kontra jartzen bagara eta ez estatu horien alde, estatu horien barnean, estau horien jokoan.
“The Twelve Grapes (Sp. Las doce uvas de la suerte, “The twelve grapes of luck”) is a Spanish tradition…”
– Wikipedia
Beraz, jan, jan mahatsak.
hahaha… ona…
harrigarria da zenbateraino gauden kolonizatuta…
baina erne!
ez ote ziguten guri ikasi espainiarrek?