Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak, Aitor Aspururen hitzaldia gaur Donostian

Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak, Aitor Aspururen hitzaldia gaur Donostian
‘Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak’ du izena Aitor Aspuru kazetariak Gatazka Kolektiboa izenpean argitara eman duen saiakerak. Ez du bere izena erabili nahi izan liburua idazteko beste hainbat kide eta elkarrizketaturen ezinbesteko laguntza izan duelako. Gaur, hilak 15, Donostiako Garoa Kultur Laben eskeiniko du hitzaldia.

Zer:

‘Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak’, Aitor Aspururen hitzaldia

Noiz:

Gaur, urriak 15 dituela, 19:00etan

Non:

Garoa Kultur Lab, zabaleta kalea 34, Donostia.

Liburua espainieraz dago idatzia, eta besteak beste, Euskal Herrian drogaren inguruko eztabaidan izan diren aurrekariak ditu aztergai. Drogaren bilakaera historikoa eta kontsumoak kapitalismoarekin dituen loturak ere arakatu ditu Aspuruk, behar baino gutxiagotan lantzen dugun eztabaida arantzatsua hauspotuz.

Drogak, kapitalismoa eta mugimendu erradikalak, Aitor Aspururen hitzaldia gaur Donostian

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.