Donostian Bertso tailerra antolatzeko bilkura
BAGERA Elkarteak urtean behin hilabeteko bertso ikastaroa antolatu ohi du Donostian bertsozaleei begira eta aurtengo arrakasta ikusirik datorren ikasturterako bertso tailer bat egitea du helburu (urritik maiatzera).
Hau horrela, maiatzaren 12an Doka Kafe Antzokian arratsaldeko 18:00etan burutuko dugun bilerara animatu nahi zaituztegu bertsozale guztioi. Bertan, tailerraren nondik norakoak, interesak, edukiak, etab adostuko ditugu guztion artean. Bileran, Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi izango dira.