Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua
Maiatzaren 11ean Donostiako udalerako hizkuntza politikaren inguruko mahai ingurua antolatu du Bagera Elkarteak Koldo Mitxelena Kulturunean.
Mahai inguruko parte hartzaileak:
– Plaz!etik Josebe Iturrioz Lopez.
– Irabazi Donostiatik Sabin Zubiri Rey.
– EAJ-PNVtik Miren Azkarate Villar.
– PPtik Miren Albistur Garmendia.
– PSE-EEtik Duñike Agirrezabalaga Ugarte.
– EH Bildutik Juan Karlos Izagirre.
Metodologia:
Bi orduko mahai ingurua izango da. Ordubetean beraiei eskainiko diegu tartea bakoitzaren hizkuntza politika zein izango den azaltzeko eta bigarren orduan galderetarako tartea irekiko dugu. Bakoitzak lehen txandan 8 minutu izango ditu eta bigarren txanda baterako aukera izango dute entzun eta esandakoen gainean zerbait gehitzeko. Abiatzeko galdera bakarra: Zein da zure alderdiak datozen lau urteetan Donostian aurrera eramango duen hizkuntza politika?
Mahai ingurua 19:00etan Koldo Mitxelena Kulturunean izango da.
Antolatzailea: Bagera Elkartea
Laguntzailea: Koldo Mitxelena Kulturunea