Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatzea erabaki du

Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatzea erabaki du –

Xalba Ramirezek Irutxuloko Hitzan.

Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak (KAS) debekatzeko erabakia hartu du gaur, urriaren 23, asteazkena, eta hala jakinarazi die Egiako kideei Udaltzaingoaren bidez, ahoz egindako notifikazio batean. Udaltzainak paper bat zuen arren, ez die ekintzaileei eman nahi izan.

Hala, emandako argudio bakarra izan da afari solidarioak emateko “baimenik ez dagoela”, eta beraz, “bihartik aurrera” ezin izango dituztela eman. “Gaur bai, ordea”.

Hedabide honek jakin duenez, udalak “segurtasun arazorik” egon ez dadin debekatu ditu afariak. Hain zuzen, erabaki hau, astelehenean Alderdi Popularrak eta beste hainbat herritarrek egindako elkarretaratze baten ondoren dator; afarien banaketa eta delinkuentzia lotzen zituen elkarretaratzetik.

Hau da Udaltzaingoak KASeko boluntarioei debekua jakinarazi dien unea.

KASeko kideek salatu dutenez, lau urte daramatzate kale egoeran daudenei gauero-gauero afariak ematen, Donostiako Udala jakinaren gainean egonik —besteak beste, haiekin bildu izan direlako—. Horregatik uste dute udalak “baimen tazitoa” emana zuela, eta ez dute ulertzen zergatik orain bestelako erabaki hau hartzen den. Bihar 18:00etan prentsaurrekoa egingo dute KASekoek Egian.

Hona hemen Jon Barandiaran Kaleko Afari Solidarioko kideak IRUTXULOKO HITZAri egindako adierazpenak.

“Egoera surrealista”

KASeko kide batek azaldu duenez, udaltzainek kale egoeran dauden gazteei zerbitzu sozialen zerrenda bat eskaini die. Harrigarriki, zerrenda horretan Parte Zaharreko eta Amara Berriko afari solidarioen helbideak daude. “Egoera guztiz surrealista” dela salatu dute ekintzaileek.

Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatzea erabaki du

Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatzea erabaki du

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

11 pentsamendu “Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatzea erabaki du”-ri buruz

  • Inozoak gara. Segurtasun ezaren arazoak eskuetan eztanda egingo digu, eta gero negarrak. Europako beste herrialde batzuetan hartutako joera berdina hartu du gureak eta batzuk, arazoa ikusi beharrean, nahiago ostrukarena egin. Espabilatzea daukagu, berandu izan baino lehen.

  • Bai, eta “Build the Wall” eta Polizia gehiago dira erantzunak, bikain… Migrazioak ez dira joera bat joer… Integrazioa eta euskara eta gurearen babesa landu behar dira sakon eta zintzo, hezkuntza, etab. Agintean dauden politikoek egiten dute ostrukarena, beldur politika errazak egin eta fokuak behar ez diren tokietan jarriz. Pribatizazio, lagunentzako negozio, etab. https://nortexpres.com/736-millones-al-metro-bilbao-para-sustituir-37-trenes/
    Euskaldunok espainiarekin badugu eskarmentu nahikoa mahai jokoa argiago ikusteko…

  • Orduan, zure planteamenduaren arabera, zenbat artatu ditzakegu Euskal Herria izateari utzi gabe??? Edo Euskal Herria izaten jarraitzea, agian, ez dago zure lehentasunen artean, eta nahiago Harrera Herria izan gaitezen Euskal Herria izaten jarraitu dezagun baino.

  • Altruismo itsu mugagabea baino formula hoberik ez da herri batek bere buruaz beste egin dezan.

  • Donostian profil faxista garbia duen geroz eta mugimendu indartsuagoa sortzen ari da, eskuin-espainiarrak elikatua. Eta zer, eta euskal eskuinak haien markoa babestu eta garaipen bat eman die.
    Gosea sortzea da delitua, ez ezer ez dutenei afaltzen ematea. Gezurra dirudi batzuen eta besteen artean ze punturaino jaisten duten eztabaidaren maila.
    Elkartasuna ez da delitua. Gosea dutenei jaten ematea egin beharreko zerbait da, eta erakundeek egiten ez dutenez herritarrek egin behar. Eta horregatik kriminalizazioa jasan?!
    Gazte donostiarrak euren sorlekutik kanpora bizitzera kondenatzen dituen hiri eredu bera da jende hau kalean gosez duena.
    Elkartasuna eta antifaxismoa. Gora Kaleko Afari Solidarioak!

  • Beldur politika? Beldur politika egitea hortik dabilen jendaila kaletik libre uztea da. Beldurra, auzokideek, gaztetxoek, neskek, emakumeek eta besteek sentitzen dutena da, zergatik? Gaizkileak aske dabiltzalako han hemendik eta ez dugulako horrekin bukatzeko nahikoa egiten. KASekoen aurpegira barre egiten dute, afaria musutruk izan ostean beste norbaiten ondasuna ere musutruk arpilatuko dutelako.

    Askok eta askok aspaldi behar lukete hegazkin batean ez-dakit-nongo-herrialdera bueltan. Artatzea merezi duenari eman behar zaio, besteei, deportazioa. Profil horretako jendeari ostikoa azkar emango bagenio ez genuke neurri polizialik ezarri beharko.

    Euskaldunak hain sartua du bere izatean Jahveh-ren herri hautetsia izatearena, non guk ere gurutzean bukatuko dugun.

  • Gosea duenari jaten eman behar zaio, merezi duenean. Halaber, gosea duenari lana eman behar zaio, bere baliabide propioak erdietsi ditzan. Pobreziaren eta marginalitatearen biktimei ezin zaie carte blanche eman biktima izatearen arrazoi bakarragatik, ikusten baita haien disfuntzionaltasunak besteek pairatu behar ditugula azkenean. Erantzukizuna haiena ere bada.

  • Gure erosmen ahalmena jaitsi da, argiaren eta gasaren prezioa hodeietan, aberatsen aldeko fiskalitatea, deslokalizazioak, etxebizitzen prezioa, turismo masiboa, erabakitz eskubidearen ukazioa, poliziaren inpunitatea, españolak eta frantsesak gure hizkuntza zapaltzen hamaika frontetan, osasun eta hezkuntza sistemak kaka eginda….

    Baina arazoa etorkinak dira. Aberatsena den %1a pitokeriak esaten %99ak ez dezan arreta jarri behar duen tokian jarri.

    Oso garbi daukat bi aldeen artean zein den nire tokia, eta ez da PPko zinegotzien ondoan

  • Gure posturak ez luke batena ez besteena izan behar. Dikotomia horiek txatxukeria hutsa dira beste biderik badenean.
    Utikan kapitalistak eta utikan izorratzeta etortzen den oro baita ere. Eta bide batez deserriratu ditzagun ere hemengo delinkuente ohikoak.

  • Baten batzuk segurtasun ezak gure ongizate mailari min handien egiten dion faktorea delaz ohartzen ez diren bitartean, euren diskurtsoak ultraeskumaren bazka izaten jarraituko du. Eskerrak Europan ezkerreko mugimendu disidenteak sortzen hasi direla.

  • Diskurtso sinplistek ez garamatzate inora. “Denak gaizkileak dira! Goseak hiltzen utziko al ditugu?”. Baliabiderik ez daukanari jaten eman behar zaio eta besteen kontura bizi nahi duenari gogor egin. Hortik aurrera errealitatea zintzo aztertu behar da. Baliabiderik ez daukatenek ba al daukate jatekoa eskuratzeko tokirik? Non? Zenbatentzat? Beharrezkoa al da herritarrek jatekoa banatzea? Ez al da hori erakundeen egitekoa? Zerbitzu hori ez dago? Salatzen al da? Ala badago?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude