Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu eta garbiketa-prozedurak berrikusteko eskatu diogu EKPri

Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu –

Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu

Zer produktu da hori?

Euskadiko Kirol Portuak erakundeak Donostiako portua garbitzeko erabilitako produktuak auzitan jartzen dituen bideo bat badabil egunotan sare sozialetan, eta dagoneko milaka ikustaldi lortu ditu.

Esto ha ocurrido en el puerto de Donostia.mp4 – YouTube

(7) Vídeo | Facebook

Ez da, ez, lehen aldia. Izan ere, antzeko salaketa bat egin zuen Eguzkik 2023ko abuztuan, orduan ere bideo baten bidez:

Eguzki denuncia el vertido de “decenas de litros de lejía” en el puerto de Donostia

Gure salaketa hura Udaletxera iritsi zen, baina, medio eta herritarren artean zalaparta pixka bat sortu bazuen ere, ez zuen fruiturik eman.

Hori bai, ondorioztatu genuen EKPk Donostiako portua (eta suposatzen dugu bere mendeko guztiak) garbitzeko erabiltzen duen produktua ez dela lixiba, ANTON ECO baizik.

ANTON ECO produktu “ekologikoa” eta “biodegradagarria” omen da, baina fitxa teknikoan bertan badira hain ECO ez dela susmatzera gramatzaten zantzuak. Hona hemen fitxa horretatik ateratako esaldi batzuk:

  • “Kaltegarria da uretako organismoentzat, eta ondorio kaltegarri iraunkorrak ditu.”
  • “Ingurumenean libratzea eragotzi egin behar da”.
  • “Produktu hau ingurumenerako arriskutsua denez, kutsadura kontrolatzeko hesiak dituen eremu batean manipulatzea gomendatzen da.”

Produktua manipulatzeko eskularruak, maskara eta autobabeserako beste neurri batzuk behar direla ere ohartarazten da. Portuan diluituta erabiltzen dela ematen du, baina garbi dago ez dela inolaz ere produktu “kaltegabea”.

Gauzak horrela, Eguzkik EKPri zera eskatzen dio: salaketa biral berriaren aurrean entzungorrarena egin ordez, aprobetxatzeko eskaintzen duen aukera garbiketa-produktu eta prozedurak berrikusteko.

Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu

Donostiako portuan erabiltzen dituen produktu

Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude