Donostia 2016ko ‘ekipazoa’
Facebooken jartzen dituzun esteka eta iruzkinek ez dute atsegite bakar bat ere jasotzen? Inork ez dizu iruzkinik uzten? Ez ote zara oraindik Zinemaldiko edo Ipar Euskal Herriko hauteskundeetaz ariko ezta? Sarrera burutsuak idaztearekin ez da nahikoa, gaurkotasunak ere bere garrantzia du. Eskerrak ZuZeuko Salabardoak arrantzatutakoak buru lehorrena ere inspiratuko luken!
Ignacio Domenech alikantearraren afixa ikusiko dugu nonahi aurtengo San Ferminetan. Zuek behar bada ez, baina Hemingway-en beste aldean Guardia Zibil bat ikusten dut nik. Dena den, guk Pikachurenak irabaztea nahi genuen.
Rajoy-ren arabera Zintruenigoko eskolako haurrei armak nola erabiltzen diren erakutsi zieten Guardia Zibilak hezitzaile dira orain. Kasu, ea ez zaien balioren bat lehertzen.
Ezinezkoa bazirudien ere, Donostia 2016-en krisiaren ostean hasi dira erreakzioak, eta badirudi alderdi politiko guztiek bat egin dutela proiektuak aurrera egin dezan. Egunero udalean mokoka aritzen diren lau alderdietako ordezkariek prentsaurreko bateratua egin dute gaur. Hau bai ekipazoa!