Dira. Beltz-beltzak dira.

MzAzNQ==

Gau giro ederra zegoen Pasai Donibanen. Jaiak dira bertan eta herriko plaza jendez lepo zegoen. Erdian jende multzo bat borobilean jarrita, herri kantak abesten, gitarra eta soinu baten laguntzaz. Halako batean kaleko argiak itzali ziran. “Ze ordu da?” galdetu nion ondoan nuen gizonari. “Hamaika terdiak behar dute, argiak itzali badira zezensuzkoa datorrelako da.”

Ziztu bizian irten zen zezena udaletxe zaharreko ataritik. Haiek ziren ohiu eta algarak! Han ibili ziran gaztetxoak txinparten azpian jarri eta zezena zuskoa xaxatzen, helduxeagoak bitartean plazan inguruan, ikuskizunari beha.

Hiru edo lau minutuko korrikalditxoa egin eta su ziriak amaitzean berriro itzuli zen atarira.

Beste bat prestatu behar zutela zirudien, baina etxeko ttikiak dioen bezala, guk “zezen susto” bakarrarekin nahikoa izan genuen, zeren eta arrapatzen bagaitu, harrapatzen bagaitu…

Irudia | Gaztetxoak korrika, zezen suzkoarekin jolasean | Zuri So | Creative Commons By SA

"Que pasa por la calle?!" galderak kurisotatea sortu, kalera irten eta nik ere "ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen". Ikusi bakarrik ez, kontatzeko gogoa ere piztu zait.