Diaz De Cerio aurrelaria aurkeztuko du gaur Athleticek
Urtero garai hauetan zabaltzen da fitxaketen merkatua, eta honekin batera Bilbo aldean zalantzak pizten dira. Talde Bilbotarrak, gaur egun, jokalari batengatik 94 milioi ordaintzen direnean, posible ote du euskaldunekin soilik jarraitzea? Gehiengoak baietz dio, baina zenbait hedabide kontra agertu dira beti, eztabaida sortzen delarik. Izan ere, Athletic-en filosofia ez dago inon idatzia, eta ez da batere zehatza. Abizen euskalduna duten hegoamerikako jokalariak fitxatu al daitezke? Errioxarrak? Eta txikitatik Diman bizi den errumaniarra? Ziur batek baino gehiagok zalantzak izanen dituela galdera hauei erantzuna bilatzean.
De Cerio Athletic-ekoa 2013rarte, 50milioieko klausularekin
Zalantzak-zalantza, gaur Diaz De Cerio-ren fitxaketa publiko egingo du talde zuri-gorriak 12:30etan puntuan. Jokalariak Errealarekin kontratua amaitu du, eta doan dator Bilbo aldera. Fitxaketa honekin azken denboraldietako gol faltarekin amaitu nahi da, pareja on bat bilatuz Fernando Llorenterentzat. Eta ez da aukera txarra izan, kontuan izanez gero, Diaz De Ceriok urtero-urtero sartu izan duela gol mordoxka bat. 2013. urtera arte sinatu du kontratua jokalari gipuzkoarrak, 50 milioiko klausula edukiko duelarik. Udako lehen fitxaketa, baina azkena?
Esan bezala zalantzaz beterik dago Bilboko zalegoa; Herreraren(Zaragoza) eta San Jose-ren(Liverpool) fitxaketak gaizki irten ostean, merkatua zail jarri zaio Athletic-i. Fernando Garcia Macuak jakin arazi duenez, Raul Garcia, Xabi Alonso eta Mikel Arteta bezalako jokalariak fitxatzeko “ezinezkoak” dira eta beste batzuk, Joseba Llorente esaterako, “oso-oso zailak.” Hala ere, aste honetan bertan Villarealeko jokalariaren prezioagatik galdetu dute eta 15 milioiko klausula apur bat merkatu ezkero, baliteke Macuak apustua egitea. Dena argitzen joango da.