Diario de Odon ala Diario de Patricia?

5559020918_5334cf30b8_b

Gaur goizean gosaltzen ari nintzela “el Diario de Odon” delakoa irakurri dut, bertan dio SER irratian berarekin eztabaida izateari uko egin diodala. Joko zikina hasi dela ikusten dut, edo hobe esanda, jarraitzen duela ikusten dut. Aurreko astean Hirigintza zinegotziari ahoa berotu zitzaion, eta gaur zuzen zuzenean gezurrekin hasten gara.

Garbi esan beharra daukat, nik ez diot inolaz ere uko egin Odonekin SER-en debatea izateari (eta hor daude irratiko arduradunak hori baieztatzeko), are gehiago esan behar dut, edozein komunikabidetan horrelako debatea izateko  prest nauka.

Ezer berririk ez, baina egia esan bati zalantzak sortzen zaizkio,  ”El Diario de Odon” edo “El Diario de Patricia” ote da Facebooken zintzilikatua dagoena? Emanaldi kaxkar horretan bezala, Odonek bere montaiak erabiltzen ditu etengabe, errealitate alternatiboak sortuz. Azkena, zerrenda bozkatuenaren defentsa sutsua, ez al da gogoratzen orain dela 20 urte alkatetza eskuratu zuela hirugarren indarra izanik?

Lehengoan esan nuen Hirigintza zinegotziari erantzun nionean, eta orain berresten dut: Donostiak merezi duen neurriko eztabaida argumentatua eta serioa izatera dei egiten diet gainontzeko hautagaiei. Benetan hiriarentzat ditugun proiektuez eztabaidatzeko garaia da eta ez joko zikinarekin etsai politikoak zapaltzen saiatzekoa. Donostian iristear den aldaketan, politika egiteko moduetan eta errespetuan ere zer berriturik badago.

Eneko Goia Laso naiz, 39 urteko donostiarra eta hiru umeren aita. Donostiarentzat etorkizuneko proiektua gidatzeko asmoz, Donostiako alkategai izateko erronka politaren aurrean nago.