Depilatzen zara?

Depilatzen zara? –

Depilatzen zara?Gizon zein emakume, gorputzeko ilearen aurkako gerrak bizi ditu XXI. mendeko gizakiak. Lepotik behera zenbat eta ile gutxiago orduan eta hobeto dela diote edertasun kanonaren eredu maskulino eta femeninoek. Buru iletsua, gizonek bi eguneko bizarra eta gorputz erabat depilatua. Horiek ilearen koordenada berriak.

Ile gabeko gorputzak merezi omen ditu aieneak, xuldar eta urradura mingarri batzuk. Depilazioaren paradoxa bitxia: gero eta ile gehiago kendu orduan eta azkarrago eta indartsuago agertzen da. Moda berriaren negozioarekin pozik: depilatzaile profesionalak eta ileak kentzeko katxarroen saltzaileak. Joerak neurrigabe egin du aurrera urte gutxian. Emakume iledunak gaizki ikusiak izan ohi dira. Hartzak bezain besteko iletzarra duten gizonak aldiz higuinaren atarian daude.

Ileak errotik erauzten lehenak emakumezkoak izan ziren, nerabetasunaren atarian dauden neskatila itxura hartzeraino. Baina gizonezkoek, emakumeen depilatze sufrimenduarekin elkartasunez edo, teknika bere egin dute. Orain ilea soberan baita gorputzeko zoko guztietan: bekain artea, sudur eta belarri zuloak, besapea, bizkarra, bularra, sabela, pubisa, ipurdia, hankak, izterrak… Gorputz iletsua eman digu gure DNAk zer egingo diogu ba? Geure geurea den hori desagerrarazteko tematzen ari da jendea. Erakargarriagoak eta garbiagoak omen gara ilerik gabe.

Zu depilatzen al zara? Nongo ilea kentzen duzu?

Depilatzen zara?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.