Demokrazia salbatuz

Demokrazia salbatuz –

Demokrazia salbatuzKatalunia estatu idependentea izango da laster, aspaldian delako estatu independentea Katalunia.

Kataluniak arazo ekonomiko larriak izan ditu urteotan, ez, berez pobre delako ez bada Madrilek ezarritakoa itolarria handia izan delako. Han ez zegon ez diputaziorik edota kontzerturik eta Kataluniako dirua Madrilek banatzen zuen, etxerako noski.

Baskongadiletan diputazioak, kontzertua, ogasuna eta horiek denak edukita ere ekonomia askoz sendoago edukitzeko balio izan ez eta herri dependienteago izateko baliatu izan dute.

Hala batean nola bestean 78an ezarritako posfrankismoaren markoan Madrilek bi nazioak katez ondo lotuta edukitzeko erabilitako bi modu: Katalunian ez zuten nahi izan (ogasunarik, diputaziorik…), baskongadiletan “eskubide historikoak” eufemismopean, barre galanta egin dute Madrilen euskaldunen lepotik.

Lehenengoan, Katalunian, Espainia zer den konturatzeko balio izan die berrogei urteok, bigarrenean, baskongadiletan, Espainia zer den ikasi ez eta inoiz baino espainolagoak izateko balio izan du.

Batean kartoletaraino egin eta gero independentziara doaz zuzen eta azkar. Bestean labarreko arroken kontra erremediorik gabe talka egitera doan estatu ustel baten salbazio operazio lotsagarrian dihardute herriko mandatariek, haiei ere hor doakie eta bizitza. Norbait behar “eskubide historikoak” onesteko.

Batzuk lehen bezain katalanak dira, besteak inoiz baino espainolagoak.

Eta diruak diru, ogasunak ogasun eta diputazioak diputazio, honatx gure ekonomia ezin sendoagoak zertara ekarri gaituen:

Katalunian katalana ikasteko doako egiturak daude.

Kataluniako unibertsitateetan edozein gradutan katalana da jaun eta jabe.

Kataluniak UOC dauka: orain dela ia 25 urte sortu zen katalanezko on-line unibertsitatea.

Kataluniako parlamentuan apenas da gaztelania aditzen.

Kataluniako pertsona publikoek katalanez egiten dute edozein agerkaritan.

Katalunian katalanezko komunikabideak nabarmentzen dira nonahi eta gaztelaniazko batzuek katalanezko edizioa ateratzen dute.

Katalanezko produkzio literarioa, itzulpen produkzioa, antzerkia, dantza…beste planeta batekoak dira, guk imajinatu ere egin ezin duguna.

Kalean, egunerokoan, aise dabil katalana, ia normalizatua dagoela irudi.

Baskongadiletan ezin da patrika hustu gabe euskara ikasi eta euskalduntze mugimendua horixe da herri mugimendua, eta beraz militantzian oinarritua.

Baskongadiletan ez dago euskarazko unibertsitaterik eta hamaika urte pasa eta gero UEUk oraindik ere militantzian oinarritu behar du bere egitekoa.

On-line unibertsitaterik burutik pasa ere ez zaie egin gure agintariei.

Hemen pertsona publiko euskaldunek ez dute euskaraz egiten publikoan eta erdarara pasatzen dira lehenengo zirrikitua aprobetxatuz.

Baskongadilletako parlamentuan euskarazko presentzia apaingarri bat da.

Euskarazko medioek militantzia hutsa dute oinarri eta gutxieneko aitorpenik ere ez dute izan.

Baskongadiletan euskarazko produkzio literarioak heroismoa du oinarri eta ez dago itzulpen sistemarik.

Baskongadiletako kalean, eguneroko arruntean, euskara, basamortuan galdutako bidaiaria dirudi oasi bila, zintzurra freskatuko badu.

Katalanek zer diren oso garbi eduki duten bitartean, baskongadiletan, euskara eta euskal kultura simulakro bat izan da, herri akonplejatu batean.

Hortxe, berrogei urteotan gure kudeatzaile apartek eratutako ekonomia sendoak zertarako balio izan duen. Hortxe, kontzertudiputaogasunik gabe zer egin duten batzuek eta kontzertuogasuneskubideistorikoitun guztiak esku artean zituztela zer egin duten besteek.

Baskongadiletako politika horren bultzatzailek oraindik ez diote beren buruari galdetu Katalunia gabeko ze estatu klaserekin egingo dituzten beren paktu, negozio eta errekardaritzak, labarreko arroken artean zirtzil eginda dagoen itsasontzi ustel horrekin ez bada.

Ezker abertzalea jeltzaleen inertziek bultzatuta gauza askotan erori izan da haien amaraunetan, larriena euskara eta euskal kulturaren utzikeria izan da. Ezker abertzaleak ere garaia du ze herri klase eraikitzen ari den planteatzeko.

Eta jeltzaleen inertziak eragindako beste bat izan liteke Kataluniari emandako laguntza, hau da, laguntza eza. Jeltzaleena normala da, horretarako da unionismoak eukal-herrian daukan morroi prestuena. Ezker abertzalearena berriz, barkaezina.

Katalunia herri independentea izango da laster, aspaldidanik delako herri independentea. Hemen gero eta herri dependienteagoa izaten segitu beharrean, garaia dugu herri independentea izaten hasteko.

Demokrazia salbatuz  Demokrazia salbatuz  Demokrazia salbatuz  Demokrazia salbatuz

2 pentsamendu “Demokrazia salbatuz”-ri buruz

  • Hemen espainolek entzuten duten musika berdina entzuten dute gehienek (euskal musikaren beherakada, eta bidaltzen duten mezua, azkeneko hamarkadetan sinestezina da, baino hori beste gai bat da). Espainolek irakurtzen dituzten liburu berdinak irakurtzen dituzte. Espainolek ikusten duten telebista berdina ikusten dute gehienek. Espainolen historia gurea bezala erakusten diete gure umeei eskolan. Espainolen hizkuntzan bizi dira gehienak.

    Espainolen kultura guztiz bereganatu dute.

    Nafarroako Hegoaldean bizi diren gehienak Espainolak dira. Baina gero, eta inongo lotsarik gabe, haiek “euskaldunak” direla esango dizute, euskaldun hitzaren esanahiari ezta erreparatu gabe. Traidoreak.

    • Kultura inbaditzaileetatik ihesi egin behar dugu. Atzerriko kultura hauekin kontaktua egin beharrezko denean, herri sano guztiek egiten duten bezala, baina ez egon guztiz janda haien egunkari, hizkuntza, musika… zabarrarekin, bide batez. Sartu hemengo lider, musikari, ideologo, kazetari hiperabertzaleen sare sozialetan. Joan zaitez hemengo akademiko independentisten ofizinara, eta ikusi zer hizkuntzatan hitz egin eta idazten duten. Español eta frantsesez bizi dira poz pozik.

      Kultura unibertsalera hurbildu behar gara kultura español eta frantsesek gu jatea ez badugu nahi. Bestela edo haiek janda edo gure endogamian hilko gara.