LEHIAKETA: Dastatu Euskal Itsas Museoa!

LEHIAKETA: Dastatu Euskal Itsas Museoa! –

 

Euskal Itsas Museoak, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatu du eta aurten landu dugun gaia “berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa” izan da.

LEHIAKETA: Dastatu Euskal Itsas Museoa!Lelo honi jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoek museoek piezen artean ezkutatzen dituzten istorio eta loturak aztertuko dituzte.

Gainera, portuko eta Alde zaharreko beste eragilleekin loturak sendotzeko balio izan du. Lehehengo aldiz museoa, Lasala Plaza Hotela, bere La Jarana Tabernarekin eta Oaineder arraindegirekin elkarlanean aritu baita.

Dastatu Museoa! ekimenaren abiapuntua “Elkano. Lehenengo Mundu bira” erakusketan dagoen kobrezko pertza bat izango da. Itsas-bidaietan marinelak elikatzeko erabiltzen zuten objektu honek, bertatik sortu diren bakailao errezeta desberdinak ezagutzeko aukera emango du. Produktu honen bitartez, Ander GonzálezLasala Plaza Hoteleko La Jarana Tabernako aholkulari gastronomikoarekin bideo solasaldi bati ekingo diogu bakailaoarekin errezeta bat egiteko.

Euskal Itsas Museotik, lehiaketa batean parte hartzea proposatzen zaituztegu. Alde batetik, “Itsasertzetik” saria banatuko dugu, museoko sare sozialetan errezeta formatu originalena partekatzen duenari, Oianeder arraindegian erosteko 100€ balea emango zaio. Bestetik, parte-hartzaile guztien artean zozketa egingo da eta La Jarana tabernan bi pintxo zozketatuko dira.

Parte hartu nahi baduzu, ikusi ezazu bideoa hemen:

LEHIAKETA: Dastatu Euskal Itsas Museoa!

LEHIAKETA: Dastatu Euskal Itsas Museoa!

Itsasoko kontuak Donostiako moilaren bihotzean.@GipuzkoaKultura|ko museoa