Crowdfunging proiektu txoroenak

Dagoeneko gehienok badakigu den denok crowfdgunding plataformak zer diren; ezagutzen ditugu jada Verkami, Kickstarter eta antzeko webguneak. Oker ez banago, Zuzeuk ere kazetaritza lanetara bideratutako bere plataforma propioa jarriko du martxan laster.

Milaka dira sarearen bitartez beste pertsona batzuek egindako diru ekarpenekin euren proiektuak aurrera eramatea lortu dutenak: diskoak, dokumentalak, bidaiak, asmakuntzak…

Baina tarteka, proposamen zentzudunen artean agertzen da ezistelp nat edo beste. Gehienek, normala denez, ez dute behar beste diru eskuratzen, baina jarraian ditugun hauek, inoizko bizarroenak izanagatik, eskatutako kopurua eskuratu edo gainditu egin dute.

Patata entsalada

Zack Danger Brown gazteak hala adierazi zuen Kickstarter webgunean: “Patata entsalada bat egingo dut, baina oraindik ez dut erabaki zein motatakoa izango den”. 10 euro soilik eskatu bazituen ere, ¬†aureikuspen guztien kontra, 55.492 dolar eskuratu ditu dagoeneko.

Crowdfunging proiektu txoroenak

Jesusen aurpegia marrazten duen ogi txigorgailua

Gauza jakina da behar bezala gosaltzea ezinbestekoa dela, eta horrexegatik, Rob Corso eta Meg Sheehan amerikarrek “Grilled Cheesus” proiektua zabaldu zuten Kicstarter-en. Ogi txigorgailu bat da funtsean, baina Kristoren aurpegia marrazten du aldiro. 286 lagunei fededuni esker, 25.000 dolar baino gehiago eskuratu ahal izan dituzte.

Crowdfunging proiektu txoroenak

Robocopen estatua

Crowdfunging proiektu txoroenak

Detroiteko hiriak sekula izan duen polizia onenaren estatua nahi du. Lagun talde batek sortutako proiektuak eta jaso duen harrerak hala adierazten du behintzat. Estatua handi bat eraikitzeko, 2.500 pertsonen artean 67.000 dolar baino gehiago eskuratu dituzte. Laster hasiko omen dira eraikitzen.

Crowdfunging proiektu txoroenak

1986-(...)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude