COVITE eta kontakizuna
COVITE eta kontakizuna –
Historia irabazleek idazten dutenaren ustea oso zabaldua dago akademiko ofizialen artean. Baina ez da egia. Historia, oroimena galdu ez duten herrietako jendeak idazten du, noiz edo noiz aurkariarekin galdu egin badu ere. Ustezko irabazleek kontakizunaren monopolioaren jabe direla pentsatzen dute; horretarako, erorien oroimena manipulatu behar badute ere.
Hildako biktimek, bistan da, ezin dute testigantzarik eman; ez alde batekoek ez bestekoek. Haien izenean hitz egiten duten batzuen kontakizunez ari gara; esaterako, COVITE eta antzeko taldekoek egiten dutenaz. Irabazle moduan hitz egiten dute, baina ez da egia, ez dute irabazi.
Horren froga da, kontatu nahi dutenaren garaipena adierazteko erabiltzen duten esajerazioa. Altsasuko gazteen afera edo libre utzi dituzten ETAko izandakoei egiten zaien harrerak aipatzeko gorrotoa eta gorrotoa baino ez dute erabiltzen. Uste ustela, irabazle batentzat.