Castro eta San Pedro, indartsuenak liga hasieran
Larunbatean jokatutako XI Telefonica Bandera Castrok traineruak irabazi zuen, nagusitasun handia erakutsiz. San Pedro, bigarren. Igandean, berriz, Navaleko Mendeurrena Banderan, gauzak alderantziz izan ziren. San Pedrok irabazi zuen nagusitasunez, eta Castro bigarren. Ondorioz, lehen postuan berdinduta bukatu dute TKE San Miguel Ligako lehen asteburua La Marinera eta Libiako mutilek. Ematen du, traineru bi hauek gainerakoak baino koska bat gorago daudela, hasiera honetan behintzat.
Hirugarren postuan, Hondarribi. Ama Guadalupekoa hirugarren izan da asteburuko bandera bietan, hau da, sendo eta erregular agertu dira bai larunbatean zein igandean ere. Eta atzetik, Urdaibai, Orio eta Zumaia, gora behera gehiagorekin.
TKE San Miguel Ligako lehenengo bi estropadak Nerbioi ibaian jokatu dira eta faboritoak erakutsi dute zergatik diren faborito. Hurrengo lau estropadak Galiziako uretan jokatuko dira, eta han hasiko gara ikusten faboritoen artean zeintzuk diren indartsuenak.
SAILKAPENAK:
XI Telefonica Bandera – GP Villa de Bilbao, uztailak 4, larunbata:
1.- Castro 20:14,02
2.- San Pedro 20:19,36
3.- Hondarribia 20:28,32
4.- Pedreña 20:28,46
5.- Orio 20:30,32
6.- Zarautz 20:34,74
7.- Urdaibai 20:35,28
8.- Zumaia 20:36,00
9.- Tiran 20:38,18
10.- Kaiku 20:46,14
11.- Samertolameu 20:56,38
12.- Arkote 21:16,56
Navaleko Mendeurrena Bandera (Portugalete), uztailak 5 igandea:
1.- San Pedro 19:04,88
2.- Castro 19:13,77
3.- Hondarribia 19:16,76
4.- Urdaibai 19:17,89
5.- Zumaia 19:24,18
6.- Kaiku 19:24,57
7.- Orio 19:24,97
8.- Zarautz 19:26,87
9.- Pedreña 19:29,19
10.- Tiran 19:30,91
11.- Samertolameu 19:31,52
12.- Arkote 19:38,44
TKE San Miguel Ligako sailkapen nagusia:
1.- San Pedro 23 puntu.
2.- Castro 23 puntu.
3.- Hondarribia 20 puntu.
4.- Urdaibai 15 puntu.
5.- Orio 14 puntu.
6.- Zumaia 13 puntu.
7.- Pedreña 13 puntu.
8.- Zarautz 12 puntu.
9.- Kaiku 10 puntu.
10.- Tiran 7 puntu.
11.- Samertolameu 4 puntu.
12.- Arkote 2 puntu.