Carlos III. eta Lakuako Administrazioei

Carlos III. eta Lakuako Administrazioei –

Jakina da Carlos III eta Lakuan, buru belarri lanean dabiltzala euskararen alde. Hori denak dakigu, baina, emaitzak ez ditut berdin neurtzen. Ez nago ados, nire ustez, euskarak etorkizun beltza du.

Carlos III. eta Lakuako Administrazioei

Horregatik uste dut, hontzak hegan hasi aurretik egiten duen bezala, guk ere mesederako genuke atzera ondo begiratzea, bertatik ikasi eta gogor saiatu.

Atzera begiratze horrek hainbat ikaskizun lagun garri eskaintzen gaitu eta gezurra dirudi arren, gaur egun, duela mende asko euskara zulatzen ekin zioten tresnak, oraindik indarrean daude, nola eta “bi” euskal Administrazioak bultzaturik.

Atzera begira lanean hasi orduko aitortu beharra dago, gaur egun ez dakigula zehazki, gerra zibilaren aurretik zenbat hiztun ziren Euskal Herrian, ezta erabilpena zenbaterainokoa zen ere. Horregatik agian ez luke kalterik egingo euskararen galtze-prozesu horren urrats nagusienak gogora ekartzea.

Gure aroko lehen mendeetan euskara, Akitania eta Pirinioetako haranetaraino luzatzen zen, Arango bailara barne, baita Ausci (Auch, Aire sur I´Adour)  izeneko lurretaraino ere. Baita Ribagorza eta Alto Pallars-n ere, XII-XIII mendeetan euskaraz egite zuten.

Euskararen galtze-prozesuan hiru atal edo eraso zehatzak nabarmendu daitezke:

a).- I eta VI mendeen artean, Akitania, Huescako Pirinioetako haranak eta Ebro ibaiaren eskuineko urbazterrak, Nafarroako hegoaldean galduz.

b).- VI eta XVI mendeen artean galdutakoak: Burgosko Oka Harana –Bureba eta Errioxa– Nafarroako Erribera, eta, eta azkenik Bizkaiko Enkartazioak.

c).- Galtze prozesu madarikatu honetan, hirugarren urratsa XVI eta XIX. Mendeen artean kokatu beharra dago eta galdutakoak hauek: ia-ia Araba osoa eta Nafarroaren Hegoalde osoa.

Hainbat joera eta arrazoi ezberdinak korapilatu izan dira prozesu honetan denboran zehar, besteak beste, XIII. Mendeko lehen denboretan gertatutako, bai euskarari baita euskaldunen bazterketa kulturala.

Ordurarte Administrazio-hizkuntza zen latina alde batera utzi eta botere politikoak, hizkuntza arruntak erabiltzea erabaki zuten, erromantzeak. Eta beste hizkuntzak (katalana eta gaztelera) onartu zituzten bezala, euskara erromantzea ez izanik (6000 urtez lehenagotik Euskal Herrian ezagutzen zena), Administrazio eta politikatik erabat baztertua izan zen.

Beraz, euskararen galtze-prozesua honetan, hainbat faktore eta arrazoi ezberdinak daude, baina, ordezkapen linguistikoaren prozesua ukaezina da.

Ordezkapen prozesu honetan eragin handiena izan duten faktoreen artean, azpimarratu beharrekoa, hirien sorrera da, eta honek dakarren erromantzeen Administraziorako sarrera. Euskal Herriko hiri handiak diglosikoak bihurtu ziren, eta hortik sortu zen gure udalerrietan, ofizialtzat erdal mintzatzaileak jartzea.

Beste faktore batzuk ere gogoratu beharrean gaude; kanpora harreman ekonomikoen zabaltze nabarmena, besteak beste, baita euskal nobleziaren eta dirudunen jarrera, eta eraso politiko zuzen eta zehatzak Austria eta Borboiak eginiko lehen dekretuetatik (XV eta XVIII mendeetan), baita Foruen abolizioa (1839 eta 1876) eta azkenik Diktadura frankistaraino helduaz.

Guzti honen artean, nire ustez bi faktore izan dira nabarmen euskararen aurka ekin diotenak; faktore soziopolitikoak eta sozioekonomikoak. Industrializazioa eta honek ekarritako emigrazio erraldoi eta heinik gabekoa, batez ere 1950 urtetik aurrera.

Hainbeste argibide oroitu ondoren, nabarmenki azaltzen dena hau da; ez direla hainbat urte Euskal Herria osoa euskaldun herria zela. Administrazio-erakundeak hasiera emanez, eta bertako erakunde sozial eta erlijiosoak, behar adina lagunduz, euskara gaztelerarekin ordezkatzen hasi arte, horrela egoera  berri eta kaltegarri bat sortuz.

Garai batean bakar batzuk ziren gazteleraz bakarrik aritzen zirenak, elebidunak berriz euskal noblezia; euskaldun hutsak gehienak, herri xehe osoa.

Nahiz beti ukatzen den, gaur egun dena indarrean dago, eta emaitzak begi aurrean: gazteleraz bakarrik gehiengo zabala; elebidunak beste guztiak. Elebidun erdaldunak oso gutxi, eta euskaldun huts, ia inor ez.

Datuak uka daitezke, baina egia horrelakoa da. Duela zortzi bat mende Euskal Herria euskal soil izatetik, gaurko egoera bizitzea behartu gaituzte.

Euskararen ezagutza eta erabilpena dela eta diglosiaren hesia hausten dugu lanik zorrotzena. Euskaraz jakin eta erabiltzen dugun kopurua handitu beharrean gaude, erdal mundu zabalaren barrenean ito nahi ez badugu.

Gaur egun bizitzen ari garen giro erasokor bezain zikina ez da berria, ezaguna da. Arrazoi hau, nolabaiteko berrikuntzaren susmo txikienak, zerbait (gutxi bada ere) aurrera egiteko aukeraren hurbiltasun xumeenak, berehala abiarazten du hedabide atzerakoi guztien uholde erraldoia. Eta ez espainiarrak soilik, baita hainbat euskaldun ere.

Nire ustez, Administrazio euskaldunak, behingoz berea egin behar du gure hizkuntzaren defentsa eta hortzak erakutsi behar den tokian. Nire ustez bada ordua.

Gure euskararen ibilbide latza bezain garratza eta luzea ezagututa, berreskuratze plangintzak, aurrez ikertu beharko luke galtze-prozesuak erakusten diguten arrazoi zehatz eta garbiak. Beraz, euskal Administrazioetatik mezu alai eta baikorra zabaldu arren, nik ez nuke esango, gaur euskaraz “bizitzeko” garaitan gaudenik.

Carlos III. eta Lakuako Administrazioei  Carlos III. eta Lakuako Administrazioei  Carlos III. eta Lakuako Administrazioei

Etxalartutako donostiarra. Idazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude