“Carlismo: Memoria de una disidencia” liburuaren aurkezpena Zumalakarregi Museoan

“Carlismo: Memoria de una disidencia” liburuaren aurkezpena Zumalakarregi Museoan –

Fernando Sánchez Aranaz-en liburuari buruzko solasaldia antolatu du museoak. Ekimena ekainaren 14an, arratsaldeko 18:30tan hasiko da museoan bertan.

Datorren ekainaren 14an Zumalakarregi museoak Fernando Sánchez Aranaz idazlearen “Carlismo: Memoria de disidencia” liburuaren aurkezpena ospatuko du.

“Carlismo: Memoria de una disidencia” liburuaren aurkezpena Zumalakarregi MuseoanKarlismoa bi mende iraun duen mugimendu politikoa izan arren, egun gizartean zein aztekerta historiekoetan eragin urria izatea deigarria iruditu zitzaion idazleari. Horregatik erabaki zuen karlismoaren ibilbide osoari buruzko lan hau argitaratzea karlismoak sortzen dituen hainbat zalantza argitzen saiatuz. Izan ere, XIX. mendeko altxamendu guztietan galtzaile gertatu ziren karlistak XX. mendean, 1939.ean zehazki, irabazle izateak, aitzitik beste porrot baten bidean jarri zituen.

Egileak, Fernando Sánchez Aranaz (Donostia, 1953), historiagile, idazle eta kazetaria, gizarte mugimendu eta kultur kudeaketa alorretan lan egin du, hainbat komunikabideekin kolaboratzeaz gain. Historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, hiru eleberri eta gizarte gai, kultur kudeaketa eta turismoari buruzko beste hainbat lan ere bai.

Zumalakarregi museoak hainbat irudi eskaini ditu Mintzoa argitaletxearen lan hau osatzeko. Orain karlismoari buruzko ikuspegi zabal bezain gertukoa eskaintzen duen idazlan hau bere egilearekin ezagutzeko aukera eskaintzen du. Solasaldia gazteleraz izango da.

“Carlismo: Memoria de una disidencia” liburuaren aurkezpena Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.