CAF-ek eraikiko duen tranbiak nola eragingo dion herri palestinarrari (mahai inguru birtuala, GAUR)
CAF-ek eraikiko duen tranbiak nola eragingo dion herri palestinarrari (mahai inguru birtuala, GAUR) –
Mahai-inguruan, Euskal Herrian eraikitzekoak diren tranbiak herri palestinarrari nola eragingo liokeen aztertuko da, eta bi hizlarik hartuko dute parte. Batetik, CAF-en tranbia proiektuaren kontrako plataformako kide den Ester Muñozek eta, bestetik, Al-Karama palestinar emakumeen mugimenduko kide den Jaldia Abubakrak. Proiektuak kaltetutako herritarrengan izango dituen ondorioez aparte, CAF enpresak proiektuan parte hartzeari utz diezaion Euskal Herritik eman daitezkeen urratsetaz ere hitz egingo da mahai-inguruan.
CAF enpresari esleitu zioten Jerusalengo tranbia eraikitzeko kontratua, eta geroztik Euskal Herri mailan proiektuaren aurako kanpaina abiatu da. ZUZEUn bertan ere, idatzi dira gaiaren inguruan zenbait sarrera.
CAF-ek eraikiko duen tranbiak nola eragingo dion herri palestinarrari (mahai inguru birtuala, GAUR)
Palestinaren lurrez hitz egitean betiko duda bat sortzen zait. Non zen Palestina gaur egun ezagutzen dugun Israel sortu baino lehen?
Besteik zer dela eta horren besteko gorrotoa ekialde urbilean dauden lurren %1 ere betetzen ez duen eta inguruan dagoen herrialde demokratikoenari?
Noiz entzungo dugu kritikarik hemen Palestinaren demokraziari buruz?
Sarrera honetan ez du aipatzen baina, esteka bat bada “apartheida” izendatuz. Hitz hau gatazka honi lotuta agertzen den bakoitzean iruditzen zait Hego Afrikan benetazko apartheida sofritu zutenak ahaztu eta gutxiesten ari direla…
Agur bat
Internazionalismo mokofina: Israeli ez saldu tranbiak, inperialista hutsak dira eta palestinarrak zapaltzen dituzte!
Logika berari jarraituz, AEBei ez saldu, denok dakizkigun arrazoiak direla eta. Txinari ere ez, Tibet zapaltzen baitu. Saudi Arabiari ezta pentsatu ere. Eta horrela dozenaka herrialderekin.
Joño, arazoaren erroetara joanda, intsumisio fiskala egin Frantzia eta Espainiari ere, Euskal Herriaren okupazioa bukatu arte. Nola aterako dugu orduan enpresa aurrera? Txo, ez du balio etika internazionalista kasu batzuetarako bakarrik erabiltzea, bakarka tranpak egitea deitzen zaio horri.
Zeure ideiekin koherentea izatea garrantzitsua da, baina ez dezagun ahaztu ekonomia globalizatuan lehiatzen duela CAFek. Ekimen honen atzean dagoen jendeak honetaz guztiaz zer pentsatzen duela jakin nahiko nuke, kontraesana bera bakarrik azaleratzen baita