Brian Currin: "ETAk garrantzi handiko iragarpena egingo du Eguberrien aurretik”
Euskal Herriko “iturri fidagarrietan oinarriturik”, El Confidencialek dio borroka politikoaren prozesuari hasiera emango liokeela ETAk iragarpen horrekin, indarkeria alboratuz, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez buru dituen ezker abertzaleak azken hilabeteetan eskatu eta sostengatu duen ildo berean.
EAJ, EA eta Aralarrekin batzartu da egun hauetan Currin, eta jakinarazi die “ETA ez dela eragozpen izango ezker abertzaleak abiarazi duen prozesu politikoan”.
Hegoafrikako abokatuak adierazi die ezker abertzaleak ere “aste gutxiren buruan indar erakustaldi argia” egin beharko lukeela, eta hori gertatzen bada, erakundeak Eguberrien aurretik hitz egingo duela. El Confidencialen iturriek ukatu egiten dute ETAren erabakia borroka armatua uztea eta armak entregatzea izango denik. Currinen arabera, hori ez da gertatuko prozesu luze baten amaierara iritsi arte, “eta beti ere Otegik markatzen duen bide politikoan urrats sendoak egin direla ikusitakoan”.
Zer zabiltzate El Confidencial aintzako hartzen? Komeni denean bai eta bestela Ez?
Ez dute nahi jakin historiarik politikoek
Idazten diola gutun bat Antonio Basagoitik, presidentea hon Partidu Popularra hon CAV, ki Brian Currin, hegoafrikar advokatua zeinak du parte hartu nola bitarkekari international an bake prozesuak hon Ipar Irlanda eta Hegoafrika, mintzatzen zaio Basagoiti buruz Zuzenbide Statua (Estado de Derecho) dagoena Espainian.
Basagoitik behar luke jakin ze ezin izan ahal dela legalitate bat Zuzenbide Statu konsideratua noiz hori legalitatea dago basatua eta eraikia ostean konquista bat. Zeren konquista baten osteko legalitatea ezin izan da Zuzenbide Statu. Legalitate delako hori da osoro illegitimoa, nonnahi.
Ez al daki Basagoitik deus historiaz hon Nafarroa eta Euskal Herria? Ez al du entzuterik gure politiko delakoak hon konquistak an 1200, 1512 eta 1620 urteak? Ez al daki ze presentea da neurri handi batean konsekuentzia hon iragana eta nola presenteak du baldintzatuko baita neurri handi batean etorkizuna?
Zenbat dakite euskal politikoek buruz euskal –nafar- historia? Kokatzen ote dira –mintzatzen naizela generalki politiko guziez izanik ere edozein alderdi- out ganik parametro eta gertakari historiko importanteak eta transzendentalak?