Iñigo Cabacas, bost urte justiziarik gabe

Iñigo Cabacas, bost urte justiziarik gabe

‘Cabacas auziko’ epaileak hiru ertzain auzipetzea erabaki duela-eta, Iñigo Cabacas Herri Ekimenak egindako irakurketa duzue hau.

.

Iñigo Cabacas gaztea, Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batekin hil zutenetik 5 urte igarotzeko 4 egun baino falta ez direnean, prentsaren bitartez operatiboaren 3 arduradun inputatzen dutela jakin dugu, eta horrekin batera tiroaren arduradun zuzenak izan zitezkeen 3 ertzain kasutik atera dituztela jakin izan dugu.

Azpimarratu nahi dugu autoak familiari arrazoia ematen diola argiki zehazten dituen elementu hauen bitartez: karga hori ez zela beharrezkoa, guztiz neurrigabea izan zela eta ondorio latza ekarri zuen arrisku onartezina sortu zuela.

Hasieratik familiak, lagunek eta herri ekimenak, prozesu hau luzatzen eta luzatzen ibili direla salatu izan dugu, gure ustez asmo argi batekin; Iñigoren hilketaren arduradunak epaituak ez izatea. Eta adibide garbia da justu une honetan, 5. urteurrenaren atarian egonda, auto batean 3 ertzain inputatzen dituztela, baina beste 3 kasutik ateratzen dituztela, eta gainera izugarrizko urratsa izango balitz bezala saltzen digutela hauxe.

Baina non daude tiroaren arduradun zuzenak? Non daude karga horren arduradunak? Non daude karga horren arduradun politikoak?

Zergatik eta zeren arabera erabaki dute ardura katea, egun horretako furgoneten arduradunak diren 3 ertzain horietan etetea?

Hau da, autoan argi azaltzen da erdiko arduradunak Iñigoren hilketan eragin zuzena izan dutela (guk ere horrela uste dugu), baina haien polizia-etxeko arduraduna ez? Grabazioetan entzun genuen agindua argia da: entren y carguen con todo! Eta agindu hori Ugartekok bota zuen, zergatik ez dago inputaturik?

Iñigo Cabacas, bost urte justiziarik gabeZergatik Iñigoren defentsak prentsaren bitartez ezagutu behar izan du prentsara filtratu den auto bat? Ez da izango epailetzatik zerbait egiten ari direnaren seinalea eman behar dutelako, 5 urte igaro direnean, eta gainera denbora guzti honetan 6 inputatutik 3ra pasatu izan denean?

Gure ustez, operatibo horretan parte hartu zuten guztiek inputaturik egon beharko lukete, prentsara filtratua izan den autoan ikusten den bezala, hiruk baino gehiagok jaurti zituztelako pilotak (legea bete gabeko neurrietan); eta argiki gezurra esaten ari dira besteak -hiruk baino ez baitute onartu pilotak bota izana-.

Eta epaiketa horretan, batez ere arduradun ertainak (une honetan inputaturik daudenak), haien arduradun zuzenak (Ugarteko) eta haien arduradun politikoak (Varela eta Ares) epaitu beharko zirela uste dugu.

Bide batez, 5 urte eta gero, hau berriro gerta ez dadin, gomazko pilotak debekaturik ez daudela gogoratu nahi dugu. Eta Iñigoren bizitza eten zuen eredu poliziala indarrean mantentzen dela.

.

Asteburu honetan egongo diren bi mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egin nahi dugu:

Ostiralean 19:30ean Justizia Jauregian, bertan jauregia inguratzeko eta herri presioa sentiarazteko.

Larunbatean 12:30ean Kirruliko kailejoian, lagunek eta familiak antolatutako omenaldian.

.

JUSTIZIA IÑIGORENTZAT!

INPUNITATEARI STOP!

Iñigo Cabacas, bost urte justiziarik gabe Iñigo Cabacas, bost urte justiziarik gabe Iñigo Cabacas, bost urte justiziarik gabe

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.