Bost olatu, bost kontinente

Bidaia hasi berri du Kepa Acero surflariak. Aurretik hilabeteetako bidea, eta bost kontinenteetan barrena ibiltzeko aitzakia aparta: surfa egitea. Bost olaturen atzetik abiatu da, hain zuzen ere.

Surfeko taulak hartu eta Afrikara heldu da. Aurki, lehen olatuaren, Namibiakoaren bila abiatuko da.

Ibilbide osoa bere blogean kontatzeko asmoa du. Bertan jarraitu ahal izango duzu bidaia. Bost olatu onenen bila doa. Baina horrez gain, leku bakoitzeko jendea, kultura, arima deskubritzeko asmoa du.

Namibiatik, Indonesiako irla txiki batetara joko du. Handik Australiara joango da, eta laugarren geralekua, aldiz, Txilen egingo du. Ez du bertako olatua ezagutzen eta ez du argazkirik ikusi ere egin, baina lagun baten gomendioari jarraiki egingo du haruntz. Bosgarrena eta azkena, etxekoa, Mundakako olatua izango da.

Hona hemen duela gutxi Bizkaia irratian egin zioten elkarrizketa.

MjMxOA==

Irudia | 5 olatu, 5 kontinente | zz | Creative Commons By SA