Bost hilabete Jon Anzaren berririk gabe

Bat, bi, hiru, lau eta bost hilabete Jon Anzaren berririk gabe. “Non da Jon?” galdekatzen dute pankartek kalean, baina erantzunik ez da. Iheslarien kolektiboak desagerpenari buruzko zenbait datu bazituela iragarri zuen biharko manifestazioa deitzeko egindako agerraldian, baina Anzaren aztarnarik gabe jarraitzen dute bere lagun eta senideek.

Desagertu eta gutxira eman zuen ZuZeuk kasu hark sortzen zizkion zalantzen argibidea. Gaur Garak, bide beretik, desagerpenaren inguruko erreportaje zabala eskaintzen du, bere bi lagun elkarrizketatuz.

Desagerpenak erantzunik ez eta  galderak besterik ez dauzka. Bien bitartean, hilabeteak aurrera doaz.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Bost hilabete Jon Anzaren berririk gabe”-ri buruz

  • Tristea benetan.

    Askok dioten bezala, agian iraganera itzultzen ari gara eta nire ustez ez da hau jarraitu beharreko bidea gatazka hau konpontzeko…

    Aski da,
    Desagerpenak, tortura, sakabanaketa, bonbak, hildakoak, gorrotoa, negarra…

    Bakea hitzen bidez eraiki behar da.

    BAKE PROZESUA ORAIN!