Borroka herritarra

Borroka herritarra –

“… Auzitegi Nazionalak ezarritako lau urteko espetxe zigor bana betetzeko larunbatean Gasteizen atxilotuak izan ziren Galder Balbardok eta Aitor Zelaiak bere konpromiso militantea azaldu dute bideo batean. Gazte biek borroka ziklo berri bat abiatzera deitu dute, «aniztasunetik, erantzukizunez, konpromiso eta borroka ardatz», sozialismoaren eta feminismoaren oinarrietan eraikitako Euskal Herri burujabea lortzeko.

2019ko otsailean atxilotuak izan eta Sotoko espetxean isolamenduan emandako hilabeteak gogoratu dituzte, baita Zaragozan izandako espetxealdia ere, 2019ko abuztuan fidantzapean aske utzi zituzten arte. 2021eko urtarrilean «salbuespenezko epaitegia» den Audientzia Nazionalean epaituak izan eta «armak, munizioak eta lehergailuak gordetzearen akusaziopean jasotako espetxe zigorra oroitu dute.

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik helarazitako mezuak eta haien aurkako prozesua salatzeko bultzatutako dinamika eta ekimen guztiak eskertu dituzte gazte arabarrek. «Argi geratu da hemen herri duin bat dagoela, bere jendea zaintzen duen herri bat», adierazi dute.

Nabarmendu dute, halaber, jasandakoa ez dela haien kontrako eraso bat izan, baizik eta herri oso baten kontrakoa. Gogora ekarri dute estrategia politiko armatuaren azken urteen ostean Estatuaren errepresioak bere horretan jarraitu duela.

«Negar egin dugu, baita irri egin ere; batzuetan okertu gara eta ikasgai modura hartu dugu», adierazi dute euren ibilbide militanteaz, «borroka baten katebegi bat» baino ez direla nabarmenduz. «Borrokatzeak guzti hau dakarrelako gara garen modukoak, Martxoak 3 gara, somos los nietos de los obreros que no pudisteis matar, Ziburuko frontoian amorruz ukabila altxatu genuenak gara. Somos las que nos dejamos pegar para que no se llevaran a nuestros compañeros»…”

jarraitu irakurtzen… (naiz)

Borroka herritarra