Bordeleko Euskal Etxearekin hitzarmena sinatu du Jaurlaritzak, euskara klaseak sustatzeko

mesconEuskara ikasi nahi dutenek “beharrezko baliabideak izateko” helburuarekin sinatu dute hitzarmena Eusko Jaurlaritzak eta Bordeleko Euskal Etxeak. Hitzarmenaren ondorioz, 60 pertsonak ikasi ahalko dute euskara eta 1.000 eskola-ordu finantzatuko dituzte. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aipatu duenez, “munduko lau kontinentetako 23 herrialdetako 65 euskal etxetan 2.500 helduk eta 1.500 haurrek baino gehiagok ikasten dute euskara.”. “Euskara Munduan” programaren barnean kokatzen da adostutako hitzarmena.

bordele hitzarmena

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.