Bonba autoz, Polizia Nazional bat hilda Arrigorriagan

9,30

Oraingoz ez dago baieztapen ofizialik, baina bietako bat izan daiteke: eskolta bat hil da bere autoa lehertarazi dutenean, ala bonba jartzen ari zena hil da lan horretan zebilela.

Ibon Areso, Bilboko zinegotziak, hala ere, hildakoa Espainiako Segurtasun indarretako norbait dela adierazi du.

Patxi Lopez Lehendakariak, agenda eten eta bertarako bidea hartu berri du.

10,15

Hildakoa Polizia Nazionala dela baieztatu diote EFEri, polizia iturriek.

10,33

Rodolfo Aresek adierazpena egin du atentatua salatu eta familia eta segurtasunei babesa erakusteko. Xehetasun guztiak ezagutzen dituenean, lapa-bonba izan den ala ez argituko duela esan du. Besteak beste.

Hildakoa Eduardo Pueyes García deitzen da. 49 urte zituen.

10,55

Patxi Lopez hizketan ari da: Une gogor hauetan, emaztea, bi seme-alabei, eta anaiari ere bai (polizia hau ere), babesa eskaini dizkie. Solidaritatea segurtasun indarrei. Terrorismoa ahitzeko elkarrekin egingo dutela lan. Eta abisu bat ETArentzat: zuena amaituko dugu. Estatuaren indar guztia eta euskal gizartearen gehiengoaren oldarra erabiliko da horretarako. Gaitzespen ekitaldietara egiten du dei, bihar 12tan, eta arratsaldeko 18etan manifestazioa Bilboko kaleetan, bihar hau ere.

11,00

Ahobatez gaitzetsi du atentatua Eusko Legebiltzarreko bozeramaleen batzordeak eta minutu bateko isilunea gorde da.

TWITTER ZUZENEAN

Atentatuaren inguruan Twitter-en esaten ari diren guztia ikus dezakezu azpiko koadroan klik eginda.

Zer diote hedabideek?

[tagzania title=”Atentatua Arrigorriagan”]http://www.tagzania.com/pt/atentagua-arrigorriagan/[/tagzania]

Arrigorriagan atentatua

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Bonba autoz, Polizia Nazional bat hilda Arrigorriagan”-ri buruz