Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu

Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu –

Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu‘Ibaiaren naturarekin jolasean‘ da tailerraren gaia, eta, gazteek STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko gaiak lantzea da helburua.  

Tailer honetan, ikertzaile profesional baten laguntzaz eta gazte-heldu bikotea osatuz, ibaiaren eta bere arroaren inguruko hainbat atal eta ezaugarri aztertuko dira. Txango bat egingo da, eta han jasotako laginekin ibai-arroaren geomorfologia aztertuko da, emariaren inguruko azterketa fisiokimikoak egingo dira, bertako ornogabeen komunitatea aztertuko da, ibaia ekosistema gisa ezarriko da, eta abar.

Adina: 12 – 15 urte

Datak: ostegunetan, apirilaren 4an,11n, eta maiatzaren 2an, 9an, 16an eta 23an

Ordutegia: 18:00etatik, 19:30etara.

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

.

Izen-ematea eta leku-kopurua:

2019ko martxoaren 31 bitartean, lekuak bete arte; gutxienez 5 eta gehienez 20rentzako lekua izango da.

Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan jasoko da izena. Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da.

Tailerrerako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

Izena emateko formularioa hemen.

Bizilaberen apirileko tailerrak ibai ertzera eramango gaitu

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.