Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen

Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen –

Bizi elkarteak Senpereko herrian den iragarki taula bat gaitzetsi du astelehen honetan, taula horiek publizitatea debekatua den guneetan ezartzen direla agerian utziz. Bestalde, herriarteko tokiko publizitate araudia (hTPA) landua izaiten ari den prozesuaren garaian, Senpereko Herriko Etxeak, izenpetu berri du, ondoko 12 urteetarako iragarkien kopurua handitzeko kontratu berria. Klima eta justizia sozialaren aldeko mugimenduak, herritarrak gomitatzen ditu 01/29tik 02/13ra Euskal Elkargoak antolatzen dituen bilkura publikoetara joatea bertan publizitatearen murrizte handia galdatzeko.

Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen

Biziko ekintzaileek iragarki taula bat itsutu dute Senpere herrian. Taula ireki eta barnean zen iragarkia aldatu eta gero, belaki hedagarria erabiliz tapatu dute taula irekitzeko mekanismoa, erabilera trabatzeko. Elkartearen erranetan, Amotzeko zubitik hurbil den taula hori legez kanpokoa da bi arrazoiengatik.

Hiri-altzari hau D918tik hegoaldeko herriko eremu osoa hartzen duen “gune sailkatu” gisa izendatua den eremuan da. Alta, Estatu Mailako Publizitate Araudiak eremu mota honetan edozein publizitateren presentzia debekatzen du. Gainera, monumentu historiko batetik 500 m baino gutiagotan da, eta hori legez kanpokoa dela frogatzeko beste arrazoi bat da.

Elkarteak adierazten du herriko beste iragarki batzu Amotzeko eskolaren parean den bidaia-aterpekoak, ber maneran, sailkaturiko gune batean direla eta, beraz, legez kanpokoak direla.

hTPA landua izaten ari den garaian,  Herriko Etxea 12 urtez 28 publizitate euskarrirentzat (16 informazio altzarietan eta 12 bidaiariendako aterpeetan) engaiatzen duen eta 2024ko azaroaren 1ean hasia den hiri-altzarien kontratuaren sinatzeaz ere sumindu da elkartea. Kontratu honek publizitatearentzat 28 agertze gune baimentzen ditu, aitzineko 22en ordez.

Baina elkarteak salatzen du, batez ere, kontratu hau, egoeraren ezagutza osoz, Euskal Elkargoaren eremu osoan publizitate-arau berria (hTPA) lantzeko prozesuan berean sinatu zela. « Senpereko hautetsiek plantan den eztabaida demokratikoa saihestu dute eta lehenik egin, eta gero aipatu egoera lehenetsi dute. Senpere Herriko Etxea kontratu pean diren eta araudi ez behartzailea edo lazoaren alde bultzatzen ari diren 9 herrietarikoa da. Babesleagoa den araudiaren aldeko borondate politikoa Euskal Elkargoak hainbat aldiz baieztatu badu ere, Herriko Etxe hauek, normalean babestuak diren guneetan publizitatea berriz ezartzea ahalbidetuko duen salbuespenezko araudia nahi dute » azaldu du Lilas Dinclaux Biziko bozeramaileak.

Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen

Kontratu honen sinatzea are onartezinagoa da, Bizi! kide den, Publizitatea Geldi Euskal Herri eta Aturri aldeko kolektiboak, paperezko gutun bat eta bi mezu elektroniko bidali zituelako 2023 bukaeran espresuki eskatuz Euskal Elkargoko 158 Herriko Etxeei prozesu demokratikoa errespetatzea eta hTPAren lantzean kontratu berririk ez sinatzea.

Bizik legez kanpoko iragarkiak kentzeko eta gaur egun landua izaten ari den Euskal Elkargoko araudiaren zinezko anbizio handiko neurrien ez trabatzea galdatzen dio Herriko Etxeari.

Zortzi biltzar publiko iraganen dira urtarrilaren 29tik, Baionatik, otsailaren 13ra, Bidaxunera, herritarrak informatzeko eta publizitate arauei buruzko iritziak biltzeko. Bizik herritarrei dei egiten die bertara joateko publizitatea murriztea galdatzera, eta, hautetsiei, adierazi asmo handinahiak errespetatuz, koherenteak izan daitezen galdatzera.

Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen  Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude