Ekonomia, australianoak eta bizi garen artean jasotako saritxoak
Ekonomia, australianoka eta bizi garen artean jasotako saritxoak –
Elgoibartarra izan arren, nire bikoteak eta biok badaukagu apartamentu kaxkar bat Donostian; “Donostian etxia” esaten da Elgoibarren, harrokeria puntu batez.
Txikia da, baina leku onean kokatua; alde zaharretik oso hurbil eta ondorioz, hondartzatik ere bai. Argitsua eta garbia –azken hau norberaren mailaren arabera, jakina- eta 2008ko krisialdia heldu aurretik zeharo berriztatu, lautu eta igogailua ere jarri genion.
Hasiera baten hutsik eduki genuen, asteburuak eta jai egunak geuk disfrutatzeko, baina 2008 geroztik, errentan uzten dugu. Eta azken urteotan, euskaldunei alokatu beharrean, australiarrei eta japoniarrei, batez ere, alokatzen diegu; hau da, Ekonomia Kolaboratiboan murgildu gara.
Ekonomia Kolaboratiboa, ez omen da kapitalismoa; ez behintzat makina bat pankartek sarritan dioten kapitalismo txar zanpatzaile eta maltzur hori. Gai honen inguruan asko luzatuko ginateke, eta akaso beste baten gerturatuko gara asuntora.
“Etxe polita iruditu zaigu eta nire guraso eta mutil lagunarekin asteburu luze bat hiri zoragarri horretan pasatzekotan gara. Ni ingelesa naiz, baina nire mutil lagunarekin Berlinen bizi naiz. Nire ama Australiatik dator eta aita Sevilla hiritik. Denok Donostian elkartzeko asmotan gara”. Horrela dago mundua, lagun.
Ados. Etor daitezela munduko izkina bakoitzetik, gure etxe txatxartxora. Agian ez da hain txatxarra izango. Mundu zabala beraien esku, mapamundia aztertu goitik behera, eta Donostia aukeratu dute; Eta gure etxe txatxarra.
Harreran, betiko hitzak –Pleased to meet you -Have you had a good trip?
Atea irekitzeaz bat, hasten da benetako jokoa. -This is the kitchen -This is the main room… -…
Neskatilak ohhh, esan du sartzeaz bat, beautiful! Atsoak berriz, berbarik ere ez; Sevillatik datorren agureak ere, ez hotz, ez bero. Arropak lehortzeko patioan sokatxoetatik zintzilikatzeko beharra azaldu diedanean, berak baieztatu du metodoa; alemana berriz, lupua baino serioagoa. Planotxo bat ere aurkeztu diet, eta nire aurpegi onenarekin, taberna eta jatetxe batzuen zerrenda eskaini, Wifiaren kodea – barkatu luzeragatik, badirudi motzagoa ezinezkoa dela izan– eta beste ohizko argitasunak.
Han geratu dira; itxura baten, gustura. -azken egunean, utzi giltzak mahai gainean eta atea bultzatu, besterik gabe. Oraintxe bururatu zait, japoniar teknologiko batek esan zidana egoera berean; –Ahh.. sistema automatikoa duzue atea itxi dadin ¡¡ Japoniar hau lau egunez surf egitera etorritakoa zen, espreski. Horrela dago mundua, lagun.
Bai, Bai.
Eta azken eguna heltzen da, eta badoaz. Bultzatu-Itxi dute atea eta badirudi, erreserba egiten duen pertsona beti –edo gehienetan behintzat- kopilotu lanetan jartzen dutela.
Zorioneko sare sozial hauekin, gaur egun ez dago sekreturik gordetzerik. Iruzkina berehala dator, kopilotuaren eskutik, fijo. “Valentine ha publicado una opinión…..” Asuntoa da, ezin duzula bere iritzia irakurri, zuk zeuk zeurea jarri aurretik, edo 15 egun igaro arte. Transparientzia eta demokrazia bere osotasunean. Merkatu librean bezala. Gerturatuko gara asuntora beste baten.
Eta jakina, kopilotuak bere lana egin duen garaian, zuk ez duzu iritzia luzatzeko informaziorik oraindik. Nola utzi ote dute etxea? Akaso dena hankaz gora, zikin, zaborra sukaldean, … Akaso dena txukun txukun. Nork jakin! Okerrekoa emateko arriskuan, hor doa iruzkina. Exajeratu gabe: -nice people, polite -highty recomendated.
Eta azkenik, azken ebazpena, balorazioa irakurtzeko, prest,
-It is one of, if not the best, experience we’ve ever had. HOST: gracious, very responsive, accommodating, pleasure to work with
-One of the best house I’ve ever stayed in! Joseba was prompt to respond to any questions we had and check in was very smooth. 100% recommended!
-We took Joseba’s advice to try some recommended pinxtos bars and restaurants and had great fun revisiting Mount Igeldo amusement park via the funicular
-Thank you Joseba for a great stay and for presenting such a great place to holiday!
-Joseba was a perfect host, so flexible with check in and check out and had so many recommendations for us that three days wasn’t enough in his beautiful city!
– Joseba was very friendly and keen to help us out with suggestions and advice. This was one of the best places I have stayed in.
Benetan. Benetakoak dira. Kapitalismo light honek, negoziotxoaz aparte, saritxo pozgarri batzuk ere ekar ditzake. Hil aurretik ez direnak sarritan entzuten. Hau ere norberaren mailaren arabera, jakina
Hil da gerokoak, zerutik irakurriko ditugu, Jainkoak nahi badu, noski.
Etxea alokatu egin duzu, eta primeran iruditzen zait. Baina, zergatik deitzen diozu “ekonomia kolaboratibo” horri?
Ez da nire okurrentzia.
Aspaldian, orokorrean onartua dagoen hitza da
http://www.eldiario.es/alternativaseconomicas/consumo-colaborativo-revoluciona-turismo_6_286681333.html