Bisio galdua eta biziraupena misio
Nola heldu nintzen aurreko post-era?
Antolaketa ikuspegi batetik “bisio” zehaztugabeak ekarri du lausotasuna (Sarasuarena da kontzeptua). Atzo esan bezala, zein ote da lehentasuna, helburua, herritar eta eragileok partekatzen dugun bisio komuna (nazionala? soziala? kulturala?)?
Erantzuna galdetzen zaionaren araberakoa da, bisio konpartiturik badela onartuz gero.
ELAk, Ernaik eta Emakundek, adibidez, bisio bera konpartitzen ote dute aukeren leihoa (edo larrialdi egoera hau) parez pare zabaldu denean?
Sektore ezberdinetakoak izaki, logikoa eta zentzuzkoa da (orain eta ez beste garai batean), misio bera edo gutxienez komuna ez dutela intuitzea. Baina zenbaterainokoa da elkar-partekatzen duten espazioa eta etorkizuneko ikuspegia?
Gutun sozialarena izan daiteke termometro bat.
*
Nola heldu nintzen aurreko post-era (benetan)?
Nire inguruko lagun batzuek militantzen dituzten erakundeei eta hauen jokabide/errutinei begira.
Alegia, inguruko herri eragileak noiz eta zertarako jaio ziren ikusi, euren testuinguru historikoa eta soziala gogoratu eta hasieran konpartitzen zuten (herri-) bisio konpartitu hori erabat lausotu denaren pertzepzioagatik.
Orain herri eragile askoren irakurketak sektorialak eta soilik sektorialak dira (bere eragin eremuari zuzenduz bakarrik, feedback sozial zabalago bat lortzeko asmorik gabe). Aukeraren leihoa edo krisi erabatekoa aurkeztu denean ere, eragile bakoitzak bere epe laburreko larritasuna agertzen du (askotan sektore ikuspegia garatzera ere heldu gabe!).
Duela 30 urte… ekologistak, feministak, euskaltzaleak, sindikalistak… ez zen -ismoa bakarrik. Ez zen nuklearrik ez, eskerrik asko! edo abortu librea edo …ta kitto bakarrik. Alegia, nuklearrik gabe eta …ta kitto!-ka batez ere, jendartea zen, haren elkar-harremana, balore trukea, jendea, zu eta biok eta izan nahi genuen gu-a eta… jende berria eta mundu berria.
*
Zertarako behar genituen eta ditugu gaztetxeak?
edo
ze zentzu du egunkari batek Euskal Herrian jende batentzat?
*
(Sarrera hau nire blogean)