[COVID-19aren izurria argitzen] Birusaren mutazioak
[COVID-19aren izurria argitzen] Birusaren mutazioak –
Birusaren mutazioak
Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago.
Elhuyarrek prestatutako “COVID-19aren izurria argitzen” bideo-pilulak,
bat egunero.
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du, gaur hasi eta egunero-egunero argitaratuko dena. Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak minutu bateko bideoetan hainbat gai landu ditu, hala nola, birusaren jatorria, komunitate zientifikoaren ahalegina, adinaren araberako eragina, emakumeak zaurgarriago izatea, edota tratamenduen inguruan.
Elhuyarren sare sozialetan eta zientzia.eus atarian zabalduko da edukia, eta horrezaz gain, euskarazko 30 hedabide baino gehiagotan ere hedatuko da edukia, webgune, telebista eta irrati-emisioen bidez.
Koronabirusak sortu duen egoera berezi honetan, herritarrei euskarazko informazio irizpidedun eta kalitatezkoa ematea ezinbestekoa da Elhuyarren ustez, eta lan horrek hedadura handiagoa izan dezan, euskarazko komunikabideekin elkarlana sendotzeko abagunea aprobetxatu nahi izan du, eduki hori guztion eskura jarriz.
.
+ Lehen pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Saguzarretatik gizakietara”
Bigarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Mesederik ez”
Hirugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Adin guztietakoak infekta daitezke”
Laugarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Emakumeak zaurgarriago”
Bostgarren pilula: “[Covid-19aren izurria argitzen] Erabateko konfinamendua”
Seigarren pilula: “[COVID-19aren izurria argitzen] Pandemiaren metaforak”
[COVID-19aren izurria argitzen] Birusaren mutazioak