Bilboko txupinerari bala bat bidali diote postaz bere argazkiarekin
Sekulako polemika sortu du aurtengo txupineraren hautaketak. Preso baten senide dela eta, PSE eta PPko karguek ez zuten nahi Sonia Polok aurtengo txupina bota zezan. Hasieratik konpartsa guztien babesa jaso du bilbotarrak eta argi utzi nahi izan du ez duela inongo kontsigna politikorik erabiliko egun handian.
Bestalde EAJko zinegotziek, festak politikatik at uzteko eskatu diete sozialistei eta popularrei: “preso baten senide izate hutsagatik ezin zaio inori betorik jarri”.
Polemika guzti honen ostean gutun arraro bat bidali zuen norbaitek udaletxera, festen antolamenduaren arduradunaren bulegora. Gutun azalaren barnean bala bat eta Poloren argazki bat zeuden. Amenazu larri hau “PSE eta PPren politikaren ondorio” dela salatu du LAB sindikatu abertzaleak eta Bilboko Konpartsek deitutako manifestaldira agertzera animatu die herritarrei. Ostiral eguerdian Arriaga antzokiaren parean egingo dute elkarretaratzea.
Aresen kondena
Rodolfo Ares barne sailburuak horrelako ekintzak “lotsagarriak eta gaitzesgarriak” direla esan du, jendearen askatasunaren aurka doazen heinean. Azpimarratu nahi izan du Ertzaintza lanean dela jada, gutun hau bidali dutenak lehen bailehen atxilotzeko asmoz.
Nazkagarria, salagarria eta faxista batek egindakoa:Hori da pentsatzen dudana mehatxu honi buruz.Espero dut tipejoa harrapatzea eta justiziaren aurrean aurpegia ematea egindako mehatxuengatik.
Gogoratzen det Aitor Zabaleta, hil zuten Errealaren jarraitzailea zeneraren lagunek ere balak jaso zituztela etxean posta bidez.
PPSOEREN gaitzespenak ez du inolako sinesgarritasunik. Beraiek izan dira Sonia seinailatu dutenak “besteek” mehatxatu ahal izateko. Beste kasu batzuetan ikaragarrizko mobilizazio mediatikoak egin ohi dira pareko kasuetan. Honetan fijo ez dela berdin erantzungo. Monarkia bananero baten jarraitzen dugu.