Bilboko manifestazioaren osteko egunkarien azalak
Bilboko manifestazioaren osteko egunkarien azalak. 80.000tik gora lagunek Bilboko kaleak bete zituzten atzo euskal presoen urruntzea salatu eta giza eskubideak aldarrikatzeko. Gaurko azaletan, manifestazioak oso harrera ezberdina izan du ordea. Berria, Gara, El Correo, Diario Vasco, Deia, Noticias de Alava eta Noticias de Gipuzkoak azaleko toki nagusia eman diote. Hedabide frantziar eta espainolek aldiz, ez dute aipatu ere egiten.
Azal hauek ikusi eta berriro ere honetaz oroitu naiz… eta ez da izango Parisen ere manifestazio handia egin ez zelako.
Barkatu, estekak ihes egin dit. /a>da
Gararen azalak diskoteka bat dirudi.
Frantzian, atzokoan, biztanlegoaren %1,2 izan zen kaleratu zena. 700.000 pertsona, alegia. Jende asko, zalantzarik gabe.
Gaur Parisen, frantziarren %2 izan da, gutxi gorabehera, kaleratu dena. Jendetza, zalantzarik gabe. Argazkiek, beraz, erraldoi behar lukete. Eta, arazoa dela eta, proiekzio mediatikoa, are erraldoiagoa
Konparaziorik egin gabe ere, atzo Bilbon, Euskal Herriko biztanleen %30 inguru izan zen kaleratu zena. Askoz gutxiago, zalantzarik gabe. Bildu zituen arazoa txikia, nonbait, munduarentzat. Are txikiagoa espainolentzat. Proiekzio mediatikorik? ikusezintasunaren parekoa.
Euskobarometroak portzentaia errealagoak ateratzen ditu xd
Lerro nahasketa bat, arrazoia.
Hala behar zuen
“Atzo Bilbon, jende-kopurutan Frantzia baino 30 aldiz txikiagoa den Euskal Herriko biztanleen %4 inguru izan zen kaleratu zena”
Eta bai, Parisen milioi bat eta erdi pertsona elkartu ziren atzo.
Eta beste horrenbeste Frantzian zehar: “230 manifestations en province ont rassemblé environ 1,5 million de personnes” (Liberation)
Ez dakit zure irudiko Euskal Herria Pais Vaso ote den, baina seguru nago nafarrok eta ipar euskal herrikoak ez dituzula kontatu.
Madrilen bai!
Hangoak bai manifestazioak!
EITB
“la movilización de unas 50.000 personas, según fuentes de Interior. Alrededor de 200.000 según algunos de los miembros del servicio de orden”