Bilboko Herri Krosa
Azaroaren 15ean, igandea, Bilboko Herri Krosaren XXII. edizioa ospatuko da bizkaitar hiriburuan. Irteera Bilboko Kale Nagustitik egingo da (BBKren egoitzatik) goizeko 11etan eta helmuga leku berdinean izango da. Honetan parte hartzen duten kirolariek Bilboko kaleak zeharkatzen dituen 10 kilometroko ibilbideari ekin beharko diote eta guztira 6.500/7.500 korrikalari espero dira.
Hona hemen Bilboko Herri Krosaren ibilbidea:
IRTEERA Gran Vía 30/32 BBK – Plaza Circular – Buenos Aires – Udaletxea – Vda. de Epalza – Arenal – Navarra – Plaza Circular – Hurtado de Amezaga – Plaza Zabálburu – Autonomía – Avda. del Ferrocarril – Sabino Arana – Sagrado Corazón – Gran Vía – Máximo Aguirre – Plaza Euskadi – Puente de Deusto – Lehendakari Aguirre (carril izquierdo) – Sarriko (giro) – Lehendakari Aguirre – Puente de Deusto – Alameda Mazarredo – Lersundi – Cosme Echevarrieta – Alameda Mazarredo –Gran Vía 30/32 BBK HELMUGA
Bilboko Heri Krosean parte hartu ahal izateko, 5 eurotako kuota ordaindu beharko da (4 eurotakoa BBK26 txartelaz ordainduz gero) hurrengoko lekuetan:
- BILBO – BBKren Kultur Aretoa, Elkano kalea, 22
- GETXO – BBK Algorta, Torrene kalea, 10
- LEIOAKO UNIBERTSITATEA – BBK Eraikin nagusia (Liburutegiaren ondoan)
- BARAKALDO – BBK, Herriko Plaza, 5
- SANTURTZI – BBK, Murrieta hiribidea, 8
- DURANGO – BBK, Zumalacarregui, 20
Iturria | Kiroldegi