BILBO ZAHARRA FORUM – ORNITORRINKUS
Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, performance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena.
Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak -a priori elkarrengandik urrun leudeken hiru jardunek-, bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik eta elkar eragiten ausartu ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin honek esperime…ntazioa du bide eta helburu.Ornitorrinkoa -ezaugarri ustez bateraezinak batean bere dituen animalia-, irudi sinboliko bezala hartuta, sailkaezina denaz, izateaz eta izan ezinaz ari da Ornitorrinkus.
MAIALEN LUJANBIO:
Hernani, 1976. Ikastolan hasi zen bertsotan. Bilbon egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, eta zenbait musika-taldeentzako letrak idatzi ere bai. Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna. Sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
JUDITH MONTERO:
Hernani, 1979. Saxoaren mokoari hozkada bizi da, urrezko hodiari kontrako eztarritik zein soinu aterako. Eta mokoa irensten segituko du, barru-barruraino, han, hodi tartean, haize urre bihurtu nahirik, alkimisten moduan. Berak dioenez, abangoardia eta tradizioa ez daude hain aparte.
XAIER ERKIZIA:
Lesaka, 1975. Entzumenak, mendeetan gure jakituria kolektiboaren iturri izan den zentzumenak, poliki-poliki, alarma eta bizirauteko alerta izateari utzi ziola dirudi. Behar bada alerta egote horrek gure animaliatasuna oroitarazten digulako, edo akaso entzumen selektibo zorrotza jorratzera behartzen gaituelako.
Irudia | ornitorrinkus | ornitorrinkus | Creative Commons By SA