BILBO ZAHARRA FORUM – BERTSOEN ZIRRIKITUETAN BARRENA

Bertsogintzak badu berez jokotik jolasetik adina, eta badira, horregatik, aspaldiko bertso-joko sonatuak. Hala ere, 1935. urteko Bertsolari Eguna deituriko lehiaketa hura juzgatu izan da txapelketa ofizialen lehen kate-maila. Euskaltzaleak eta Eusko Gaztediak elkarteak izan ziren antolatzaileak eta, hainbestean, Bertsolari Txapelketa Nagusien aitzindariak. Gerra aurreko garaiak ziren; Euskaltzaindiak hartu zuen lekukoa gero, ger…ra ostean, 1960an, eta berak antolatu zituen 1982ra bitarteko sei txapelketak, Bertsozale Elkarteak txanda hartu zion arte.

SUSTRAI COLINA:

Urruña, 1982. Bertsolari, bertso irakasle eta kazetari. Gaztetik du bidaiatzeko zaletasuna, eta, dagoeneko, bost kontinenteetatik lautan izana da. Argia aldizkarian idazten du. Hiru aldiz heldu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusira, 2001ean, 2005ean eta 2009an.

ODEI BARROSO:

Barakaldo, 1988. Barakaldon sortu baldin bazen ere, hiru urte zituenetik Urruñan bizi da. Haren zaletasunak bertsolaritza eta musika dira. Euskal Filologia ikasi du Deustun eta Bilbo Zaharra euskaltegian aritu da irakasle. Etxekoek animatu zuten bertso munduan sartzera. 2010ean, bigarren sailkatu zen Iparraldeko Bertsolari Txapelketan.

AMETS ARZALLUS:

Hendaia, 1983. Bertsolari, kazetari eta bertso irakaslea. Aitaren eraginez hasi zen bertsotan, Hendaia eta Kanboko ikastoletan. Baionako lizeoan ikasi ondoren, kazetaritza ikasketak egin zituen EHUn. 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bigarren geratu zen. Iparraldeko Bertsolari Txapelketan, berriz, 2008koan eta 2010ekoan txapela jantzi zuen.

NDI4NA==

arzallus-colina-barroso

Irudia | arzallus-colina-barroso | arzallus-colina-barroso | Creative Commons By SA
Irudia | arzallus-colina-barroso | arzallus-colina-barroso | Creative Commons By SA